Gizartea -

EZBEHARRA

Hainbat lagun artatu behar izan dituzte Arrankudiagako baserri batean izandako sutean

Pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. 15:00ak aldera piztu da sua, eta hiru ordu inguru behar izan dituzte suhiltzaileek itzaltzeko. BI-625 errepidea itxita egon da suhiltzaileak lanean aritu diren bitartean.

Suhiltzaileak sutea izan den etxebizitan lanean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Suhiltzaileak sutea izan den etxebizitan lanean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Suhiltzaileak sutea izan den etxebizitan lanean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat pertsona artatu behar izan dituzte arratsaldeko lehen orduan Arrankudiagako baserri batean piztutako sutean kea arnastu baitute. Hainbat bizilagun eta ertzain bat dira osasun arreta behar izan dutenak, eta horietako bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 14:40 aldera piztu da sua Arana auzoko etxebizitza batean, eta hainbat orduz lanean aritu eta gero, 18:00ak baino lehentxeago lortu dute suhiltzaileek erabat amatatzea.

Ertzaintzak BI-625 errepidea itxita izan du bi noranzkoetan, suhiltzaileen lana errazteko. 17:50 aldera ireki dute, azkenean.

Arrankudiagan erre den etxea. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Laudio Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak