Gizartea -

URTARRILAK 1

Eider, 2025eko Euskal Herriko lehen haurra, Baionan jaio da

Zehazki, 00:07an jaio da, ia kanpaikaden ostean. Ondoren, Angelica Sofia izan da Hego Euskal Herrian jaio den lehendabiziko haurra, Donostiako ospitalean. 00:18an jaio da eta 3,480 kilo pisatu ditu.

Angelica Sofia, amaren besoetan. Argazkia: Irekia
Angelica Sofia, amaren besoetan
Hauek dira 2025ean Hego Euskal Herrian jaio diren lehen haurrak

0:46

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2025ean Euskal Herrian mundu honetara iritsi den lehen haurra Eider izan da. Baionan (Lapurdi) jaio da 00:07an, ia kanpaikaden ondoren.

Ondoren, Angelica Sofia izan da Hego Euskal Herrian jaio den lehendabiziko haurra, Donostiako ospitalean (Gipuzkoa). Ospitaleak baieztatu duenez, 00:18an jaio da eta 3,480 kilo pisatu ditu. Urteko bigarren jaiotza ere Gipuzkoan izan da, kasu honetan Zumarragako ospitalean. Nikole 00:34an jaio da eta 3,200 kilo pisatu ditu.

Bizkaian, berriz, 00:55 aldera jaio da lurraldeko lehen haurra. Zehazki, Gurutzetako Unibertsitate ospitalean jaio da Aixa, eta 3,220 kilo pisatu ditu. Basurtuko Unibertsitate Ospitalean aurten jaiotako lehen haurra 08:29an munduratu da, eta Alai0a du izena.

Abidin izeneko mutiko bat da 2024an Nafarroako ospitale publikoetan jaio den lehen haurra. 02:32an jaio da Nafarroako Unibertsitate Ospitalean, Iruñean.

Lehen arabarra gaur arratsaldean jaio da, 16:30 aldera, Txagorritxuko ospitalean, 2,920 kilo pisatu dituen mutikotxo bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Nerabezaroa albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Aitak albisteak