Gizartea -

OSAKIDETZA

5.000 giltzurrun-transplante eginda, Euskadi erreferentea da organoak ematen eta transplantatzen

Gurutzetako Ospitalea giltzurruneko transplante pediatrikoan erreferentziazko zentroa da, eta 1994tik, guztira, 201 trasplante egin zaizkie ospitalean pediatria-adinean dauden pazienteei. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea da helduen eta haurren giltzurruneko transplanteetan buru.

eitb media
eitb media
eitb media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1979ko uztailaren 6an Gurutzetako Ospitalean giltzurruneko lehen transplantea egin zenetik, 5.000 pertsonari egin diote Euskadin giltzurruneko transplantea.

Horrez gain, giltzurruneko transplante pediatrikoan ere Gurutzetako Ospitalea erreferentziazko zentroa da, eta 1994tik, guztira, 201 trasplante egin zaizkie ospitalean pediatria-adinean dauden pazientee: EAEko 91 pazienteri, Nafarroako 16ri; Gaztela eta Leongo 20ri; Galiziako 25i; Asturiaseko 19ri; Kantabriako 19ri, Errioxako 7ri, eta Aragoiko 4ri.

Osasun Sailak azpimarratu duenez, hori guztia Euskadiko biztanleen ekarpen handiari esker izan da eta datuok transplanteen erreferente gisa kokatzen dute Osakidetza .

EAEn hildakoen 10 familiatik 9k onartzen dute hildako senitartekoen organoak ematea, eta nabarmentzekoa da, gainera, 2006az geroztik, emaile bizien giltzurrun-transplantea egiteko programa bat ere martxan dagoela. Azken horri esker 306 pertsonari egin diete transplantea, eta horien artean 34 transplante gurutzatuak izan dira.

Emaileei dagokienez, 2024an, EAEko organo- eta ehun-emaileen tasa milioi bat biztanleko 52,7 emailekoa izan da, nazioartean dagoen altuenetako bat; Europan, tasa milioi bat biztanleko 21 emaile ingurukoa da. Hala, Euskadi da 2000. urteaz geroztik milioi bat biztanleko 40 emaile baino gehiagoko urteko batez besteko tasa duen lurralde bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak