Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia euriteengatik Gipuzkoan eta marea biziengatik EAEn

Asteazken gauetik, zenbait puntutan, bereziki Araba eta Gipuzkoa ekialdean, prezipitazio asko pilatu da denbora gutxian. Agurainen, adibidez, 9,8 mm bota du 10 minutuan.

Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi abisu hori ezarriko ditu bihar Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bata, itsasaldeko arriskuagatik EAEko kostalde osoan, eta bestea, prezipitazio iraunkorrengatik, Gipuzkoan.

Arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara egongo da indarrean marea biziengatik ezarritako abisua. Bost metrorainoko mareak espero dira. Itsasgora 17:18an izango da.

Euriteengatik ezarriko den abisu horia, berriz, osteguneko 00:00etatik 24:00etara egongo da aktibatuta Gipuzkoan. 24 orduan metro karratuko 60 litro pilatzea aurreikusten da, bereziki, lurraldearen ekialdean.

Asteazken gauetik, zenbait tokitan prezipitazio asko pilatu da denbora gutxian, bereziki ekialdean. Agurainen 22,8 mm bota du ordubetean (9,8 mm 10 minutuan) eta Dulantzin 16,2 mm ordubetean (8,7 mm 10 minutuan). Saratxoko estazio meteorologikoan (Amurrio), 9,4 mm 10 minutuan neurtu dute, eta, ondorioz, uholde txikiak izan dira herrian.

Euskalmeten arabera, edonon eta edozein momentutan zaparradak bota ditzake bihar, eta zenbait unetan erruz egingo du euria eta ekaitzak ere jo dezake. Litekeena da goizean euria denera zabaltzea, eta arratsaldean, berriz, Kantauri isurialdean ugariagoa izatea. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eta 14-18 ºC artean kokatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak