Gizartea -

Eguraldia

25 graduko tenperatura maximoak ostegunera arte, Euskal Herri osoan

Aste hasieran, zeru estaliagoak izango ditugu, baina tenperaturak udaberri sasoikoak izango dira.

Beroa Donostian. Argazkia: EFE
Beroa Donostian
Beroa Donostian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geratzeko asmoz etorri zaigu beroa. Asteburua uda giroan igaro ostean, termometroak 25 graduraino igoko dira Euskal Herri osoan, eta ostarte zabalak izango dira zeruan, goizeko lanbroa gorabehera. Litekeena da arratsalde-gau partean zaparradaren bat edo beste botatzea.

Gaur, astelehena, laino gehiago ikusiko dira zeruan, baina tenperatura atseginak izango dira nagusi, 25 gradu ingurukoak. Minimoak 15-16 gradukoak izango dira kostaldean, eta 12-13 gradukoak barnealdean. Goi hodeiak eta erdi mailako hodeiak izango dira, eta euri arina egin lezake. Haizea hego-ekialdetik iritsiko da, eta motel ibiliko da, Nafarroako hegoaldean salbu.

Astearterako, ostarte gutxi espero dira, baina beroak gure artean jarraituko du. Arratsaldean, berriro egin lezake euria.

Asteazkenean, euritsu esnatuko da eguna, 24 gradu inguruko tenperatura maximoekin. Giro nahasiak aginduko du han eta hemen.

Ostegunerako, aldaketa dator. Hotzik ez, baina tenperatura nekez iritsiko da 20 gradura, eta prezipitazioak ugariagoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea