Gizartea -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Ikasturtearen hasiera, Osasun bileraren erreakzioak eta Zinemaldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 6ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ikasturtearen hasiera: 360.000 ikasle itzuliko dira ikasgeletara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ikasleen % 53k sare publikoan egingo dituzte ikasketak, eta % 36k itunpeko sarean. Imanol Pradales lehendakaria eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Zarauzko Orokieta ikastetxean izango dira lehen eskola egun honetan.
- Osasun-itunerako bileraren erreakzioak: Bertaratutakoen lehen balorazioa "positiboa" izan zen. Gaur goizean, Alberto Martinez Osasun sailburuak bere iritzia emango ditu Radio Euskadiko "Boulevard" saioan.
- Zinemaldiaren aurkezpena: Azken asteetan, Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioaren xehetasun asko jakin ditugu. Jaialdiaren aurkezpen ofiziala, aldiz, gaur goizean egingo da Tabakalerako zinema-aretoan.