Gizartea -

Eguraldia

Euskal Herria abisupean, prezipitazio handiagatik

Zaparrada trumoitsuak eta txingorra espero dira goizean goizetik eta gauerdira arte.

Pertsona bat, euripean, Irunen. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsona bat, euripean, Irunen.
Pertsona bat, euripean, Irunen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria abisu horipean daude, euriteak eta ekaitzak espero baitira. 

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 08:00etatik dago aktibo, eta gauerdira arte egongo da indarrean. Zaparrada ertain-handiak eta trumoitsuak botako ditu, bereziki goizean eta arratsalde-gau partean, batez ere lurraldearen ekialdean. Txingorra (2-3 cm) ere egin dezake, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Euskalmeten iragarpenaren arabera, giro desatseginarekin batera, tenperatura beherakada izango da, nabarmenagoa Araban. 

Nafarroan, zaparradengatik eta ekaitzengatik (06:00-23:00) ezarri du abisua Aemetek. Ordubetean 15 litro pila daitezke metro koadroko, eta litekeena da kazkabarra ere egitea. 

Meteofrance Frantziako meteorologia agentziak, bestalde, Pirinio Atlantikoak (Ipar Euskal Herria bertan dago) jarri ditu abisupean, ekaitzengatik.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak Goialdeko depresioa