Gizartea -

MENDI-ISTRIPUA

Aste hasieran aberriratuko dituzte Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak

Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.

Mont Blanc mendia, artxiboko irudi batean.
Mont Blanc mendia, artxiboko irudi batean.
Mont Blanc mendia, artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITB Mediak jakin duenez, datorren aste hasieran iritsiko dira Mont Blancen hildako bi gipuzkoar mendizaleen gorpuak etxera.

Beharrezko izapideak amaituta, hilotzak lehenbailehen ekartzeko itxaropena dute ingurukoek.

Mikel Etxezarraga Usurbilen jaio baina Lezon bizi zen 26 urteko mendizaleak eta Markel Galdos 27 urteko oiartzuarrak istripua izan zuten asteazkenean, Mont Blanc du Tacul menditik jaisten ari zirela.

Beraiekin zihoan lagun batek ikusi zuen istripua, eta hark eman zuen abisua. Arin zauritu zen mendizale hori, eta alta jasota, dagoeneko Euskal Herrian da.

Doluminak ematearekin batera, familien intimitatea errespetatzeko eskatu du Oiartzungo Udalak, ohar baten bidez.

Euskal mendizaleak Gervasutti korridorean behera erori ziren, 45-50 graduko desnibela duen korridorean

0:27
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE Frantzia bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Usurbil argazkiak Oiartzun Gaurko azken orduko albistea Lezo Mendiko istripuak gaur