Gizartea -
Abuztuaren 15a
Arratsaldean hasiko da urte osoko joan-etorri gehien izango dituen zubia
Bilboko aireportuak 710 aire-operazio ditu aurreikusita igandera arte, eta DGTk 8,2 milioi joan-etorri aurreikusten ditu datozen egunotan.
EITB MEDIA
Batzuentzat oporrak hasi eta besteentzat amaitzen dira, eta horregatik, hurrengo zubi hau, Ama Birjinaren Jasokundearen egunekoa, urte osoan joan-etorri gehien izango dituen zubia izango dela aurreikusten da.
Bilboko aireportuan bakarrik 710 aire-operazio daude aurreikusita igandera arte, horietatik 135 gaur bertan egingo dira.
Errepideetan, gauza bera. Gaur arratsaldean hasiko dira irteerak eta igandean itzuliko dira oporretatik bueltan datozenak eta zubi luzea pasatzen joan direnak. Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT) 8,2 milioi joan-etorri aurreikusten ditu, abuztuaren 15eko operazioarekin bat etorriz.
Komeni da gogoraraztea Euskadin puntu gatazkatsuenak hauek direla: Armiñongo korapiloa, Biriatuko muga eta Bizkaian A-8a Kantabriarako noranzkoan.