Gizartea -
Tahocei-Lizar operazioa
Droga-trafikoan aritzen zen erakunde bateko hainbat kide espetxeratu dituzte Bizkaian
Agenteek hamar pertsona atxilotu eta espetxeratu dituzte, horietako bat Ertzaintzako agentea, droga-trafikoa, fluido elektrikoaren iruzurra, sekretuak ezagutaraztea eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzita.
EITB MEDIA
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak droga-trafikoan aritzen zen talde kriminal bat desegin dute Bizkaian, "Tahocei-Lizar" operazioaren barruan. Agenteek hamar pertsona espetxeratu dituzte, horietako bat Ertzaintzako agentea, droga-trafikoa, fluido elektrikoaren iruzurra, sekretuak ezagutaraztea eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzita.
Sestaoko ertzain-etxeko agenteek hasitako ikerketaren ondorioz, Bizkaiko hainbat udalerritan aritzen zen talde kriminal bat desegin du poliziak.
Ikerketa guztian zehar, 16 etxe-miaketa egin dituzte Bizkaiko hainbat etxebizitza eta lokaletan (Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Erandio, Leioa, Portugalete eta Sestao), baita Kantabriako Castro Urdialesen ere.
Orotara, hamar pertsona atxilotu dituzte droga-trafikoa, fluido elektrikoaren iruzurra, sekretuak ezagutaraztea eta erakunde kriminaleko kide izatea egotzita.
Batik bat, agenteek honako gauza hauek aurkitu dituzte miaketa horietan: 78.840 euro eskudirutan, 19.592 gramo haxix, 22.973 gramo marihuana-kukulu, 10 kg marihuana zatiak, 1.300 gramo kokaina, 40 gramo MDMA edo "estasia" eta 900 gramo ebaketa-substantzia.
Atxilotuak epailearen esku utzi dituzte, eta guztiak espetxeratzeko agindua eman dute.
Atxilotuen artean, Ertzain bat
Hamar espetxeratuen artean, Ertzaintzako agente bat atxilotu dute drogaren aurkako polizia-operazioan. Espetxeratutako agentea San Miguel de Basauriko 31 urteko ofizialorde bat da, orain dela hamar urte 24. promozioan lizentziaduna.
Atxilotua operazio-burua zen Durangoko ertzain-etxean; operazio-arduradun nagusia, hain zuzen.