Gizartea -

Eliza katolikoa

Beloradoko moja klaratarrek Eliza katolikotik aldentzeko erabakia berretsi dute, eta eskumikatuko dituzte

Moja klaratarrek adierazi du edozein zigor kanoniko, eskumikua kasu, haientzat "baliogabeak" direla, esaten baitute Eliz Auzitegiak ez duela haiekiko jurisdikziorako gaitasunik.

Belorado. Argazkia: EFE
Belorado. Argazkia: EFE
Belorado. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eliza katolikoa uzteko "ahobatezko jarrera atzeraezinaren berri" eman dio Urduñako (Bizkaia) eta Beloradoko (Burgos) moja klaratarren komunitateak Burgosko Atzapezpikutzari ostiral honetan, burofax bidez. Gainera, edozein zigor kanoniko, eskumikua kasu, haientzat "baliogabeak" direla ziurtatu dute moja horiek. 

Beloradon sinatutako ohar horretan, klaratarrek berretsi egin dute Eliza katolikotik aldentzeko erabakia "gogoeta heldu, sakon eta kontzientearen" ondorio dela, eta Abadesak maiatzaren 13an sinatutako "Manifestu Katolikoa" moja guztiek berretsi zutela ziurtatu dute.

Mojek ostiral honetako 14:00ak arte zuten Eliz Auzitegian aurkezteko eta zisma delituagatik deklaratzeko, baina ez dira aurkeztu, eta horrek bide ematen dio Burgosko Artzapezpikutzari Zuzenbide Kanonikoaren arabera eskumikatzeko. Dekretu hori Mario Iceta artzapezpikuak sinatu beharko du.

Zigor horrek ez ditu kezkatzen moja klaratarrak, esaten baitute Eliz Auzitegiak ez duela haiekiko jurisdikziorako gaitasunik, ez baitute aitortzen, eta, beraz, ezin die inolako zigor espiritualik ezarri, "eskomikuaren fartsa bezala".

Komunikatuan berretsi egin dute "askatasunez, borondatez eta erabakitasunez" aldentzeko erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Burgos Gizartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Urduña Eliza Katolikoa Arratia-Nerbioi