Gizartea -

Indarkeria matxista

21 urteko fisioterapeuta bat atxilotu dute Bilbon, kontsulta batean sexu-erasoa egitea leporatuta

Emakumeak azaldu duenez, belauneko lesio bat artatzeko zain zela egin dio eraso gizonak. Hori dela eta, salaketa jarri du Ertzaintzan, mediku-laguntza jaso ondoren.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 urteko fisioterapeuta bat atxilotu du astelehen honetan Bilbon, kontsulta batean sexu-erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakitera eman duenez.

Paziente batek 11:00ak aldera eman dio gertatutakoaren berri Ertzaintzari. Emakumeak azaldu duenez, gizonak kontsultan egin dio sexu-erasoa, belauneko lesio bat artatzeko zain zela.

Hori dela eta, salaketa jarri du Ertzaintzan, mediku-laguntza jaso ondoren.

Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, eta, dagozkion eginbideak amaitutakoan, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku jarriko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Delituak Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak gaur