Gizartea -

Eguraldia

Fresko eta busti joango da astea

Ostegunean aldaketa dator. Eguzkiak eta hego-haizeak udako giroa ekarriko dute. 25 gradutik gorako tenperaturak espero dira. Euriak, ordea, ez du gurean lekurik izango.

Egun euritsua Gasteizen. Argazkia: EFE (artxiboa)
Egun euritsua Gasteizen
Egun euritsua Gasteizen. Argazkia: EFE (artxiboa)

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandeko joerari eutsita, freskoa eta euritsua izango da aste hasiera ere. Astelehenean, ipar-mendebaldeko haizeak ez du giroa epeltzeko betarik emango, eta tenperaturak ez dira 20 gradura iritsiko; 15 eta 18 gradu artean geratuko dira. Zerua lainotuta egongo da, eta tarteka euria egingo du; zaparradak zein euri txikia egin dezake, batez ere isurialde atlantikoan. Hegoaldean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira.   

Asteartean eta asteazkenean, bide beretik jarraituko du eguraldiak. Zerua hodeitsu egongo da, batez ere ipar partean, eta tarteka euria egingo du. Hain zuzen ere, asteartea izango da asteko egunik euritsuena. Ipar-mendebaldeko haizeak aginduko du, eta kostaldean nahiz Ebroko haranean bizi joko du. Tenperatura maximoak 20 gradutik behera geldituko dira.

Ostegunean aldaketa dator. Eguzkiak eta hego-haizeak udako giroa ekarriko dute. 25 gradutik gorako tenperaturak espero dira. Euriak, ordea, ez du gurean lekurik izango.

Ostiralerako, baina, giro goibela dator berriro. Fronte hotz batek zeharkatuko du Euskal Herria. Tenperaturak 20 gradutik behera utziko ditu, eta aterkiak atera beharko ditugu berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea