Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Baztanen istripua izan duen motozale bat helikopteroz eraman dute Iruñeko ospitalera

Motor-gidaria, 57 urteko Iruñeko bizilaguna, NA-1210 errepidean bidetik aterata zauritu da.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat zauritu da gaur Baztanen, NA-1210 errepidean izan duen istripuan. Motor-gidaria, 57 urteko iruindarra, errepidetik irten eta larri zauritu da.

Helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Trafikoko agenteek ikerketa ireki dute istripua nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Baztan Errepideko istripuen biktimak