Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emaztea eta bi seme adingabeak hil ote dituen ikertzen ari dira El Prat de Llobregaten

Mossoek 43 urteko emakume baten eta 8 urteko bi mutikoren gorpuak topatu dituzte bart etxebizitza batean. Aurrez, senarra eta aitak bere buruaz beste egin zuela jakin zuten agenteek.

Loreak eta peluxeak utzi dituzte etxebizitzaren atarian. EFE
Loreak eta peluxeak utzi dituzte etxebizitzaren atarian.
Loreak eta peluxeak utzi dituzte etxebizitzaren atarian. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoak El Prat de Llobregaten (Bartzelona) gertatutakoa hilketa matxista ote den ikertzen ari dira, uste baita gizon batek bikotekidea eta bi semeak hil dituela. 

Kataluniako poliziak ohar bidez jakinarazi duenez, Ikerketa Kriminalerako dibisioko agenteek 43 urteko emakume bat eta 8 urteko semeak topatu dituzte bart hilotz, etxebizitza batean. 

Aurrez, senarra eta aita zenak El Prat de Llobregateko geltokian bere buruaz beste egin zuela jakin zuten agenteek. 

Auzia sekretupean jarri du epaileak. 

Hilketa matxista izan dela baieztatuko balitz, Espainiako Estatuan gizon matxista batek eraildako bederatzigarren emakumea litzateke honakoa urtea hasi zenetik. Halaber, zazpi adingabe lirateke indarkeria matxista eta bikarioagatik hildakoak, horietako bost Katalunian. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bartzelona Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Umeak albisteak gaur Erailketak