Gizartea -

Kopako Finala

1.500 agentek osatuko dute Sevillan ehun bat mila zaleren harrera-dispositiboa

Guardia Zibileko 132 agente eta Espainiako Poliziako 1.361 agente ariko dira txandaka, ostiraleko 06:00etatik, igandeko 14:00ak arte partidaren ingurukoak zaintzen. Zalez betetako 250 autobus eta 2.700 ibilgailu espero dira, gehienak Athleticekoak (200 eta 2.000, hurrenez hurren).

Athleticeko zaleak Sevillara iristen hasiak dira. EFE
Athleticeko zaleak Sevillara iristen hasiak dira.  EFE
Athleticeko zaleak Sevillara iristen hasiak dira. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Athleticeko eta Mallorcako ehun mila zale inguru espero dituzte Sevillan asteburu honetan, larunbatean (22:00etan) bi taldeek La Cartuja zelaian jokatuko duten Errege Kopako finalaren aitzakian. Hori dela eta, Estatuko Segurtasun Indarretako 1.500 agentek osatutako segurtasun dispositiboa prestatu da, finalaren aurretik, bitartean eta ondoren segurtasuna zaintzeko. 

Sevillako Udalak ere parte hartzen duen eta Espainiako Gobernuak Andaluziako hiriburuan duen Ordezkariordetzak koordinatuko duen dispositibo hori, ostiraleko 06:00etan hasiko da, eta igandeko 14:00ak arte egongo da indarrean. 

Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak Sevillan duen ordezkariordeak, Francisco Toscanok, segurtasun-dispositiboaren nondik norakoak zehaztu ditu. Lehen ere, "Sevillak arrakasta izan duten ekitaldi jendetsuak" egin izan direla azaldu du, "Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen operatiboen koordinazio eta lankidetza handieneko erantzun eredugarriari esker". Hori dela eta, "beste behin ere, eta bosgarren urtez jarraian hartuko duen final honetan ere Sevilla eredu izatea" espero du.

Ostiraletik, apirilaren 5etik, Guardia Zibileko 132 agente (hainbat espezialitatetakoak) eta Espainiako Poliziako 1.361 agente ariko dira txandaka, ostiraleko 06:00etatik, igandeko 14:00ak arte partidaren ingurukoak zaintzen, segurtasun pribatuko 700 laguntzaile ingururen laguntzarekin.

La Cartujako kirol-hitzordura 100.000 zale inguru joatea espero da. Partida hasi baino hiru ordu lehenago irekiko ditu ateak estadioak, sarrera duten 51.627 zaleen sarrera eta kokapena arinagoa izan dadin; 21.000 sarrera erosi dituzte Athleticeko zaleek eta 15.000 Mallorcakoek, Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzak bidalitako ohar baten arabera.

Trafikoko dispositibo berezia

Egunotan bi klubetako zalez betetako 250 autobus inguru iritsiko direla aurreikusten da (Athleticen 200 eta Mallorcaren 50), baita 2.700 ibilgailu ere, gehienak euskaldunenak (2.000, horietatik 700 karabanak izango dira).

Lehen autokarabanak Bilbotik Sevillara abiatu dira
Lehen autokarabanak Bilbotik Sevillara abiatu dira
Lehen autokarabanak Bilbotik Sevillara abiatu dira

0:44

Joan-etorri horiek ahalik eta egokien egin daitezen, Espainiako Trafikoko Zuzendaritzak (DGT) neurri bereziko dispositiboa izango du martxan, bai hirian bertan, bai eta hiritik kanpo ere.

Horrela, Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren Trafikoa Kudeatzeko Hego-mendebaldeko Zentrotik etengabe monitorizatuko dira sarbideak, telebista-zirkuitu itxiko kamera-sarearen bidez eta mezu aldakorreko paneletan seinaleztatuko dira oharrak. Bestalde, La Cartuja estadiora (SE-30 eta A-8033) sartzeko hiriarteko bideen kontrola indartuko da. Ekitaldirako eskuragarri dauden baliabide tekniko eta giza baliabide guztiak Guardia Zibilaren Trafiko Elkartearekin koordinatuko dira etengabe.

Gainera, egunero batez beste 180 hegaldi komertzial bideratzen dituen Sevillako aireportuak ohikoak baino 54 iritsiera eta 52 irteera gehiago programatu ditu.

Horrez gain, 270 bidaiarirentzako edukiera duen Bilbo-Sevilla charter trena dago, eta Madril-Sevilla trenak indartuko dira 3.000 eserleku gehiago gaituta.

Errespeturako eta gozamenerako deia

Toscanok dei egin die bi taldeetako zaleei eta sevillarrei "kirola topaleku, errespetu eta gozamenerako lekua dela erakusteko". Horregatik, zalegoek 'Fan Zone' bana izango dute estadioaren inguruan.

Athleticen kasuan, jarraitzaileek Banderen Orubean (Solar de las Banderas), izango dute gune hori, Torre Sevilla merkataritza-gunetik gertu eta 40.000 jarraitzailerentzako edukiera izango du. Larunbateko 10:00etan irekiko dituzte ateak, eta 02:00etan itxi, partidaren ondoren.

Mallorcako zaleek, bestalde, Alamillo Parketik gozatu ahal izango dute partida aurreko orduez, larunbateko 10:00etan ireki eta egun horretako 20:30ean itxiko den gunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Andaluzia Athletic Futbola Kirolak Bilbo Errege Kopa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak