Gizartea -

EGURALDIA

Nahasi abiatuko dugu Pazko Astea, baina asteazkenetik aurrera, eguzkia eta epeltasuna izango ditugu nagusi

Astelehenean eta asteartean, euria egingo du, arratsaldean bereziki, baina asteazkenean, hego-haize beroak Nelson depresioa uxatuko du, eta udaberri giroa gailenduko da.

Acedo (Nafarroa). Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana
Acedo (Nafarroa).
Acedo (Nafarroa). Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuan bezala, giro ezegonkorra izango dugu nagusi Pazko Astea abiatu berritan, baina asteazkenean, hego-haizeak zeruak garbitu eta tenperatura epelak ekarriko ditu.

Gaur, astelehena, giro motel eta euritsuagoa izango dugu. Goizean goiz, baina, giroa lasaia izango da, eta ostarteak ere ikusiko dira. Egunaren bigarren partean, ordea, zeruan hodei gehiago ikusiko dugu eta baliteke noizbehinka zaparrada batzuk botatzea han-hemenka, trumoi-ekaitzak eta txingorra baztertu gabe. Goizean hego-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperatura maximoak apur bat errekuperatuko dira, eta kostaldean 18 ºC-raino igoko dira termometroak, eta 14-15 ºC kokatuko dira barnealdean. 

Asteartean antzera jarraituko dugu. Hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira zeruan: goizean giro eguzkitsua nagusituko da, ostarte zabalekin, aldiz arratsaldean hodei ilunak agertuko dira, eta orduan zaparradak bota ditzake han-hemenka, bereziki barnealdean. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, zakar haizeguneetan, bereziki mendebaldean. Tenperatura maximoak bat apur bat gehiago igoko dira, eta leku askotan 20 ºC inguruko balioak izango ditugu.

Asteazkenean, udaberriko eguraldia. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak 20-23 ºC-ra igoko dira ipar isurialdean; hegoaldean tenperatura zertxobait baxuagoa izango da. Zeruan hodeigune batzuk ikusiko dira, baina eguerdian eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Arratsaldean haizeak iparraldera egingo du kostaldean.

Joeraren arabera, giro atsegin eta lehorra nagusituko da gutxienez asteburura arte. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Iparraldea berriak EAE Eguraldia Bilbao Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Aste Santua oporrak