Gizartea -
Bilboko Metroa
Apirilaren 6ko gauean 6-12 minutuko maiztasunarekin eskainiko du tren zerbitzua Bilboko metroak
Bestalde, Athleticek Errege Kopa irabazten badu, apirilaren 11ko gauean ere zerbitzua indartzea aztertzen ari da Bilboko metroa.
EITB MEDIA
Datorren asteko larunbatean, apirilaren 6an, Mallorcaren aurkako norgehiagoka du Athleticek Sevillan. Egun horretan, joan-etorri gehiago egongo direlakoan, tren zerbitzua indartuko du Bilboko metroak. Partidua amaitu eta igande goizera arte izango dute zerbitzu berezia.
Horrela, 22:30etik hasita eta gau osoan zehar, 6 minututik behin aterako dira trenak Etxebarri eta San Ignazio artean, eta 12 minututik behin Ibarbengoara eta Kabiezera doazenak.
Bilbo eta inguruan antolatuko dituzten ekitaldietara doazenen eta partidu ostean egon litezkeen ospakizunetan geratzen direnen joan-etorriak erraztu nahi dituzte neurri horrekin.
Bestalde, Athleticek Errege Kopa irabazten badu, apirilaren 11ko gauean ere zerbitzua indartzea aztertzen ari da Bilboko metroa.