Gizartea -

eguraldia

Hodeitsuago eta freskoago larunbatean, eta eguzkitsu, igandean

Bihar goizean, euria egingo du, baina orduek aurrera egin ahala, atertuz joango da. Igandean, ostarteak zabalduko dira, eta eguzkia ikusteko aukera izango da. Maximoak 15 °C-tik beherakoak izango dira larunbatean, eta pare bat gradu epelagoak, igandean.

Igandean giro argiagoa izango dugu; hodeitsuago, larunbatean. Haizearen Orrazia. Argazkia:EFE
Donostiako Haizearen Orrazia.
Igandean giro argiagoa izango dugu; hodeitsuago, larunbatean. Haizearen Orrazia. Argazkia:EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaberrian gaude, eta urtaroak bereizgarri duen giro aldakorra izango dugu protagonista datozen egunetan. Hala, asteburuak bi zati izango dituela iragarri du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Larunbatean, hodeitsu eta freskotik esnatuko da eguna; igandean, aldiz, argitzera eta epeltzera egingo du. 

Gaur goizean, giro eguzkitsua gailenduko da ia denean, baina kostaldean behe-hodeiek estaliko dute zerua. Arratsaldean, kostaldeko hodeiak barnealdera zabalduko dira, eta zerua estalita geratuko da. Eguneko azken orduetan, fronte bat sartuko da, eta iluntzean euri pixka bat egingo du isurialde atlantikoan. Tenperatura maximoetan aldea egongo da kostaldea eta barnealdea alderatuz gero: kostaldean, nekez helduko dira 20 ºC-ra (18-19 graduan errendituko dira termometroak); barnealdean eta hegoaldean, aldiz, 25 ºC-ra ere iritsiko dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bizi.

Larunbataren lehen zatian, fronte horren eraginpean izango gara oraindik, eta goizaldean eta goizeko lehen orduetan, zerua estalita egongo da eta euria egingo du, batez ere isurialde atlantikoan. Eguerdi aldera, hodeitza pixkanaka saretzen hasiko da eta atertu egingo du. Arratsaldean, ostarte zabalak irekiko dira edonon. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira, batez ere barnealdean (15 ºC-tik behera kokatuko dira). Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira, eta hotz egingo du orduan; Gasteizen, esaterako, 2 ºC espero dira. 

Igandean, giro eguzkitsua. Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira (16-17 ºC), eta urdingune zabalak ikusiko ditugu zeruan, batez ere egunaren erdialdeko orduetan. Goizean goiz eta egunaren amaieran, behe-hodeiak izango ditugu isurialde atlantikoan, eta egunsentian, behe-lainoa sor daiteke ibar batzuetan. Goizaldean, hotza izango da, batez ere barnealdean. Euskalmeten arabera, zeroz azpiko balioak erregistratuko dira Gasteizen, eta izotza egingo du Araba eta Nafarroako zenbait lekutan. Haizeak iparraldetik eta ipar-ekialdetik joko du.

Kontsulta ezau eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Eguraldia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Udaberriko albisteak