Gizartea -

BARAKALDO

Bi zauritu, Arrontegi azpiko tunela hustutzera joandako udaltzain batek "eraso bati erantzunez" tiro eginda

Udaltzainak tokira joan direnean hainbat lagun topatu dituzte, arma zuriak eskutan. Barakaldoko Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

Arrontegi zubiaren azpian irekitako tunela. Argazkia: Radio Euskadi
Arrontegi zubiaren azpian irekitako tunela
Arrontegi zubiaren azpian irekitako tunela. Argazkia: Radio Euskadi

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona balaz zauritu dira gaur goizean Barakaldon izandako "gertakari" batean eta Udaltzaingoak hiru gizon atxilotu ditu, Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasun Arloak jakinarazi duenez.

08:30ak aldera gertatu da udaltzainak Arrontegi zubiaren azpiko tunela hustutzera joan direnean, udal brigadak zuloa estali behar baitzuen.

Udaltzainak tokira joan direnean arma zuriak hartuta zebiltzan hainbat pertsonarekin topo egin dute. Ikerketako iturrien arabera, "eraso bati erantzunez" udaltzain batek tiro egin eta bi pertsona zauritu ditu.

Zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte eta horietako batek bertan jarraitzen du; bestea, berriz, polizia-etxera eraman dute ospitale berean artatu ondoren.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

EITB Mediari egindako adierazpenetan, Angel Madrazo Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasun Arloko zinegotzi ordezkariak azaldu duenez, "eskuragarri dauden datuen arabera, udaltzainen jokabidea zuzena izan da eta beti ere Ertzaintzaren kode deontologikoak aurreikusten dituen parametroen barruan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak bideoak Gaurko azken ordukoa Barakaldo Gizartea bideoak Gaurko titularrak