Gizartea -

Denboralea

Euskadik abisu horia eta alerta laranja ezarriko ditu asteburuan elurra, olatu eta haize indartsuengatik

Elurrari dagokion abisu horia gaur hasi eta larunbateko 15:00ak arte egongo da indarrean barnealdean. Elur-kota 700-800 metrora jaitsi daiteke azken orduetan, eta 500-600 metrora goizaldean.

Elurra Aizkorrin. Argazkia: Flickr.
Elurra Aizkorrin. Argazkia: Flickr
Itsasoa bere indar guztia erakusten ari da olatu handiekin euskal kostaldean

0:43

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia eta alerta laranja txandakatuko ditu asteburu honetan, 1.000 metrotik beherako elurragatik, 5 metrotik gorako olatuengatik eta 100 km/h-tik gorako haize-bolada gogorrengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ostiral honetan, abisu horia ezarri dute 24:00ak arte, barnealdean elurra egiteko arriskuagatik. Elur-kota 800 metro inguruan kokatuko da. Bihar, larunbata, kota hori 700 metrora jaitsiko da goizean, baina arratsaldean berriro hasiko da gora egiten, eta igandean 1000 metrotik gora kokatuko da.

Gainera, ostiral honetan itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarriko da berriro nabigaziorako, 00:00etatik 12:00etara, eta alerta laranja 12:00etatik 00:00etara. Olatuen altuera adierazgarria 4 metro ingurukoa izango da, eta egunaren bigarren partean gora egingo du, 5 metro inguruan kokatu arte.

Olatuen ezaugarriak eta mendebaldeko haize bizia direla eta, pasealeku eta malekoietan zipriztinak eta marruskadurak sortuko dira, batez ere itsasgoraren inguruan. Hori dela eta, beste abisu hori bat ezarri dute 12:00etatik 00:00etara, ur-proiekzioengatik eta zipriztinengatik.

Halaber, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia egongo da indarrean: 16:00etatik 18:00etara. Olatuaren altuera adierazgarria 5 metrokoa izango da.

Larunbatari dagokionez, abisu horia ezarri da 00:00etatik 15:00etara, goizaldean elur-kota 500-600 metro ingurukoa izango baita; goizean gora egingo du, eta eguerdian 700-800 metrotan kokatuko da.

Kantauri isurialdean zaparrada txiki-ertainak espero dira, batez ere kostaldean, eta gainerakoan zaparrada txikiak eta sakabanatuak, noizbehinka ertainak, egunaren lehen partean ekaitzak eta txingorra botatzeko probabilitatearekin.

Gainera, itsasaldeko arriskuagatik alerta laranja ezarriko da nabigaziorako 00:00etatik 18:00etara, olatuen altuera adierazgarria 5 metrotik gorakoa izango baita. 18:00etatik 24:00etara, alarma-maila abisu horira jaitsiko da.

Larunbat honetan ere, 00:00etatik 18:00etara, ibilaldi eta malekoietan zipriztinak eta marruskadurak izango direla ohartarazi dute, batez ere itsasgoraren inguruan, olatuen ezaugarriak eta mendebaldeko haize bizia direla eta.

Alerta laranja larunbat goizean aktibatuko da berriro, 3:00etatik 07:00etara, eta arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara, kostaldeko inpaktuagatik, 5 metrotik gorako olatuekin.

Igandean bertan behera geratuko dira alerta laranjak, baina abisu horiak egongo dira egun osoan nabigaziorako, eta kostako eraginagatik goizaldeko lauetatik seietara.

Gainera, beste abisu hori bat gehituko zaie haize gogorragatik, bereziki mendebaldeko mendialdean, 100 km/h-tik gorako ufadak espero baitira.

Oso haizetsuak ez diren lekuetan 60-80 km/h abiadura harrapatuko du haizeak, Araban batik bat.

N-634 errepidea, itxita

Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidea itxi egingo da larunbatean, otsailaren 24an, 03:00etatik aurrera, astebururako alerta laranja eman delako itsaso eta kostako arriskuagatik, bost metrotik gorako olatuekin, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Bada, errepidea itxita dagoen bitartean, lurralde eremuko ordezko ibilbide gisa AP-8 autobidea eta N-634 errepidea (Zumaia-Getaria) erabiltzea gomendatu du foru erakundeak, eta ibilbide lokal gisa, berriz, Zarautz - GI-2633 (Meaga) - GI-3391 - Getaria ibilbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak Hotz boladak