Gizartea -

TOLOSA

Tolosako istiluetan zauritutako hirugarren pertsona batek salaketa jarri du

Hala azaldu dute Udaletik. Bien bitartean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi du ez duela salaketa horren berririk, eta gaineratu du hirugarren pertsona hori tokian bertan artatu zuela anbulantzia batek, eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela zaurituak.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosan (Gipuzkoa) inauterietako astelehen goizaldeko gertakariekin lotuta, beste salaketa bat egon dela baieztatu du Tolosako Udalak.

Otsailaren 12ko goizaldean Tolosan, igande gaueko inaute festaren testuinguruan istiluak izan ziren. Taberna batean abiatu eta kalean jarraitu zuen borroka bat sakabanatzeko asmoz, Ertzaintzak karga egin zuen, Beotibar kalean, hain justu. Foam jaurtikigailuez baliatu zen horretarako, eta horietako batek begian jo zuen Xuhar gazte villabonatarra.

16 urteko gaztearen familiak salaketa jarri zuen epaitegian, eta elkarretaratzea egin zen larunbatean gertatutakoa salatzeko. Hori izan zen lehen salaketa, baina elkarretaratzean bertan Xuhar mutikoaren aitak jakinarazi zuen gertakari haietan bertan beste adin bereko gazte bat ere zauritu zutela, eta sudur inguruan duela jaurtigailuak eragindako kolpea.

Asteazken honetan jakin da hirugarren neska gazte bat ere zauritu zela gertakari haietan. Tolosako udalak berretsi du, neska horren familiak jarri duela bigarren salaketa hori.

Tolosan zauritutako hirugarren pertsonak ''botilakada bat'' jaso zuela deklaratu zuen, Erkorekaren esanetan
Tolosan zauritutako hirugarren pertsonak ''botilakada bat'' jaso zuela deklaratu zuen, Erkorekaren esanetan
Tolosan zauritutako hirugarren pertsonak ''botilakada bat'' jaso zuela deklaratu zuen, Erkorekaren esanetan

2:50

Testuinguru horretan, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak baieztatu du bere Sailak eta Ertzaintzak hiru ikerketa ireki dituela Tolosakoaren harira, baina baztertu egin du zauritutako pertsonetako bi kargaren ondorioz zauritu izana.

Horren esanetan, pertsona horietako batek "ukabilkada bat" jaso zuen aurpegian, beste batek emanda, eta horregatik deitu zioten Ertzaintzari.

Era berean, Erkorekak zehaztu duenez, gaur ezagutu den salaketa aurkeztu duen emakumeak "botilakada" bat jaso zuela esan zien osasun-langileei.

16 urteko gazteari, ebakuntza

Bien bitartean Xuhar gaztearen familiak aditzera eman duenez, mutilari atzo egin zioten ebakuntza begian. Senitartekoek jakinarazi dutenez, erretina gehiago alboratu ez dadin lortu dute medikuek.

Gaztaren gurasoek gertatutakoa argitzeko eskatu dute eta, Ertzaintzaren barruko barne-ikerketa abian da, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Tolosako berriak EAE albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Tolosaldea gaur