Gizartea -

EGURALDIA

Hotza eta euria ekarriko ditu bihar arratsaldean sartuko den fronte batek

Euskalmetek iragarri du ostegun eguerditik aurrera tenperaturak nabarmen jaisten hasiko direla, eta negu giroa izango dela nagusi. Asteburuan ere, tankera horretako eguraldia izango da.

Donostia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Jon Hernandez Utrera
Donostia, artxiboko irudi batean.
Donostia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Jon Hernandez Utrera

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negua iritsi zenetik bi hilabete igaro direnean, badirudi urtaroari dagokion giroa ere badatorrela, egun batzuetarako, behinik behin. Giro epelak eta eguzkitsuak atzean utzi, eta euria eta aire-masa hotza ekarriko dituen frontea sartuko da bihar arratsaldean Atlantikotik barrena. 

Kontsultatu hemen eguraldiari buruzko informazioa: Eguraldia EITB

Tenperaturak nabarmen jaitsiko direla diote iragarpenek, eta euria ere erruz botako omen du. Elurra, berriz, maila altuetan egingo du. Ostegunean hasi eta asteburu alderaino luzatuko da negu-giroko eguraldia.

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren arabera, ostegun goizean hego-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da, eta ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera, ordea, fronte bat iritsiko da, eta eguraldia erabat aldatuko da. Zaparrada mardulak botako ditu eta tenperatura nabarmen jaitsiko. Egunaren azken orduetan 1.000 metroren bueltan kokatuko da elur-kota.

Ostiralean ere, zaparrada mardulak botako ditu,  eta tenperaturak are gehiago jaitsiko dira. Tenperatura maximoak 10 ºC-tik behera kokatuko dira eta elur-kota 1.000 m-tik behera egon liteke. Mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, batez ere kostaldean, eta horrek giroa are gehiago zakartuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak