Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat espetxeratu dute Sarrigurenen emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Eraso matxista ostegunean jazo zen Nafarroako udalerrian. Biktimak salaketa aurkeztu zuen Foruzaingoak, eta handik gutxira atxilotu zuten agenteek.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agoitzeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. epaitegiak kartzelara bidali du gizon bat emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baieztatu duenez.

Erasoa Sarrigurenen (Eguesibar, Nafarroa) jazo zen joan den ostegunean.  

Biktimak salaketa aurkeztu zuen Foruzaingoan, eta honek handik gutxira atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Gaur eraman dute epailearen aurrera, eta honek kartzelatzea agindu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak