Gizartea -

EPAIA

Sei urteko espetxe zigorra Gallartako jaietan 22 neskari ukituak egin zizkion barraketako langilearentzat

Horrez gain, biktima bakoitzari 5.000 euroko kalte-ordaina egin beharko die gizonezkoak. Bere barrakako segurtasun mekanismoa ziurtatzen zuen bitartean egiten zizkien ukituak neskei. Gehienak adingabeak ziren.

Gallartako barrakak, iazko jaietan, erasoak gertatu ondoren. Argazkia: EITB Media
Gallartako barrakak, iazko jaietan, erasoak gertatu ondoren
Gallartako barrakak, iazko jaietan, erasoak gertatu ondoren. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko Gallartako jaietan 22 neskari ukituak egin zizkion barraketako langileari sei urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko Auzitegiak, adostasun-epai batean. Akusatuak epaia onartu egin du. 

Barraketako langilea iazko ekainean atxilotu zuten, 22 neskari, adingabeak gehienak, ukituak egin izana leporatuta. Barrakan, segurtasun mekanismoa ziurtatzen zuen bitartean egiten zizkien ukituak. 

Espetxe-zigorraz gain, biktima bakoitzari 5.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Bizkaiko Auzitegiak gizonezkoa. 

Gainera, bost urtez, debekatuta izango du biktimengana 500 metro baino gutxiagoko distantziara hurbiltzea. 

Gertakariak haserrea piztu zuen Gallartan, eta bizilagunek elkarretaratzea egin zuten gertatutakoa gaitzesteko.

Elkarretaratzea Gallartan, gizon batek asteburuan 20 bat adingaberi egindako sexu-erasoak gaitzesteko
Elkarretaratzea Gallartan, gizon batek asteburuan 20 bat adingaberi egindako sexu-erasoak gaitzesteko
Elkarretaratzea Gallartan, gizon batek asteburuan 20 bat adingaberi egindako sexu-erasoak gaitzesteko

0:35
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Umeak azken ordukoa Eraso sexualak gaur Abanto Zierbena