Traineru bizkaitarrak gailendu dira Pasaiako badian jokatu den Euskadiko Batel Txapelketan. Gizonezkoen saio nagusian, Zierbena izan da onena; eta emakumezkoetan, Deustu.
Urteko lehen gurutzaontzia, 07:30 aldera, 270 metroko luzera duen 'Aurora' izango da. Ordubete geroago, 330 metroko 'Sky Princess' porturatzea espero da. Ondoren biak 17:00etatik 18:00etara abiatuko dira Arroxela eta Le Verdonera.
Atzo aurkitu zituzte gorpuzkiak, landa-eremu batean, sastraka artean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gorpuzkiak identifikatu eta gertatutakoa argitzeko.
BI-637 errepidean, bost autok egin dute talka Erandiorako bidean, eta errei bat itxi behar izan dute. Autobidean hiru izan dira nahastutako ibilgailuak, eta bi errei zarratu dituzte. Ordu eta erdi geroago, bi errepideetako errei guztiak irekita zeuden.
Horrez gain, biktima bakoitzari 5.000 euroko kalte-ordaina egin beharko die gizonezkoak. Bere barrakako segurtasun mekanismoa ziurtatzen zuen bitartean egiten zizkien ukituak neskei. Gehienak adingabeak ziren.
AZTIko ikerlariak esan du oraindik ez dutela ondoriorik atera, alegia, ikertzen ari direla Zierbenako Arena hondartzan agertu diren plastikozko pinportak isuritik datozen ala ez. "Oso ohiko materiala da, askotan ikusten ditugu horrelako pinportak, ez dakiguna da horien jatorria zein den", esan du.
Errepidea itxi behar izan dute Kantabriarako noranzkoan, eta auto-ilara batzuk sortu dira.Trafikoa inguruko bigarren mailako errepideetatik desbideratu dute, harik eta, 21:00ak inguruan errei bat zabaldu duten arte.
Abanto-Zierbenan izango du egoitza nagusia, eta enpresek eta erakundeek informazioa hodeian biltegiratzeko ahalmen handia izango dute berorri esker, segurtasuna eta hurbiltasuna ardatz harturik, eraldaketa digitaleko prozesuak garatzeko.
Petronor Innovacioneko zuzendariak, Elias Unzuetak, martxan jarri berri duten hidrogeno-elektrolizagailuaren ezaugarriak azaldu dizkigu. Euskadin jarritako mota honetako lehenengoa da, baina hurrengo urteetan handiagoak jartzeko asmoa daukate.
Ez da zauriturik izan eta, dirudienez, ez dago sugarrak zabaltzeko arriskurik. Kea itsasorantz abiatu da, haizeak lagunduta. Arratsaldean geratu da sutea guztiz itzalita.
Suteak ke beltza sortu du, baina haizea itsasorantz bideratzen ari da. Segurtasun Sailak esan duenez, 8:00ak inguruan piztu da sua, eta suhiltzaileak garrak amatatzeko lanean ari dira Zierbenako enpresan. Irudiak: @noltxurenURD (X/Twitter).
Emakumezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasi da Galizian, VI. Coruña Hiria Banderarekin, eta abuztuaren 20an amaituko da Zarautzen, Zarauzko XV. Ikurrinarekin.
Zierbenak irabazi du Eusko Label Ligako El Corte Ingles Bandera, denboraldiko azkena. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, EITB Mediaren minikameraren irudiei esker.
Aitor Lazkano Zierbenako patroiak EITB Mediarekin hitz egin du Bizkaiko taldeak El Corte Ingles Bandera iabazi eta Eusko Label Liga bigarren amaitu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Zierbena bigarren izan da Kontxako Banderako 2. jardunaldia, baita sailkapen nagusian ere. Bideo honetan duzu ikusgai Zierbenako arraunlariek egindako estropada, traineru barrutik ikusita, minikameren irudiei esker.
Dani Perezek zuzendutako arraunlariek hankak lurrean dituzte, eta igandean duten guztia emango dute Kontxan estropada txukun bat egiteko. Urdax Antepara eta Dani Perezekin izan gara.
Euriak eta ekaitzak Kontxako Banderako lehen jardunaldiaren atariko entrenamenduak baldintztau dituzte. Igandko estropada eremuan lehian iznago diren 16 taldeetatik bos bakarrik entrenatu dira.
ZIerbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian, eta bi jardunaldietako sailkapen nagusian ere bigarren izan da. Bideo honetan ikus dezakezu patroiak eta arraunlariek nola bizi izan duten estropada, ontzi barrutik, minikameren irudiei esker.
Galizian egindako asteburu bikainaren ostean, Borja Gomez eta Aitor Lazkano Zierbenako patroiak pozik agertu dira egindako lanarekin. Aurrera begira, lehia nola ikusten duten azaldu dute. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Jose Luis Herrerias ZIerbenako presidenteak EITB Mediarekin hitz egin du, Bizkaiko taldeak Eusko Label Ligako Boiroko Bandera irabazi ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Zierbenak denboraldiko bere bigarren bandera eskuratu du Eusko Label Ligan Moañakoa bereganatuta. Galipoek estropada bikaina egin dute eta 5 segundo atera dizkiote Hondarribiari eta 13 Urdaibairi.
(Adierazpenak gaztelaniaz) Jose Luis Herrerias Zierbenako arraun taldeko presidenteak bere arraunlariek egindako lan ona goraipatu du, orain Kontxako Banderari begira daudenak.
Zierbenak bigarren postuan amaitu zuen Eusko Label Ligako Hondarribiko Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan zuten estropada arraunlariek eta taldeko patroiak. (Arazo teknikoek estropadaren azken zatia grabatzea eragotzi zuten).
Zierbena laugarren gelditu da Eusko Label Ligako Orio Kanpina Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbenako Arena hondartzako sorosleek karabela portugesaren hainbat ale jaso zituzten asteazkenean. Euskal kostaldean espezie honen presentziak nabarmen egin du gora azken egunetan.
Hondarribia bigarren sailkatu da Eusko Label Ligako Petronor Banderan, eta bideo honetan ikus ditzakezu estropadako azken metroak ontzi barruan nola bizi izan dituzten, minikameren irudiei esker.
Arraun Lagunak hirugarren Euskotren Ligako Edinor Bandera eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Tolosaldea bigarren gelditu da Euskotren Ligako Edinor Banderan eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Donostiarra laugarren geratu da Euskotren Ligako Edinor Banderan eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hondarribiak irabazi du Eusko Label Ligako Fabrika Bandera eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunaleriek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Urdaibaik hirugarren geratu da Eusko Label Ligako Fabrika Banderan eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunaleriek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Bermeo-Urdaibai arraun taldeak 2023ko denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu du Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldian, Zierbenako uretan. Bizkaitarrak Hondarribiarekin berdinduta daude 31 punturekin. Ama Guadalupekoa bigarren izan da estropadan, irabazlearengandik 18 segundora.
Orio Arraun Elkarteak 2023ko denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu du Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian, Zierbenako uretan. Bigarren izan da Tolosaldea, ia bi segundora, eta Arraun Lagunak hirugarren bi segundora.