Gizartea -

Espainiako Gobernua

Osasun Ministerioak hiru eguneko autobaja justifikatuak kendu ditu erkidegoei bidalitako agiritik

Hala ere, neurria ez du baztertu. "Neurri horri buruz hitz egiteko eta denon artean elkar ulertzeko lehen pausoetan gaude, ez baita soilik Ministerio honen eskumena", azaldu du Osasun ministroak.

Emakume bat, osasun zentro batetik ateratzen. Argazkia: EFE
Emakume bat, osasun zentro batetik ateratzen. Argazkia: EFE
Emakume bat, osasun zentro batetik ateratzen. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Ministerioak gaixotasun arinagatiko hiru eguneko autobaja justifikatuak kendu ditu asteazken honetan erkidegoei bidali dien dokumentutik, arnas-birusen intzidentzia handiari aurre egiteko. Era berean, agiri horren bidez, osasun-zentroetan musukoen derrigortasuna ezarri du Espainiako Gobernuak.

Hala ere, neurria ez du baztertu. Osasun Ministerioak arnas infekzio larrien hazkundeari buruz hartutako neurrien aurkezpenean horri buruz galdetu diotenean, Monica Garcia ministroak onartu du "elkarrizketak" hasi dituztela.

"Neurri horri buruz hitz egiteko eta denon artean elkar ulertzeko lehen pausoetan gaude, ez baita soilik Ministerio honen eskumena", gogorarazi du. Hala, "osasun sisteman aspalditik egiten ari den hausnarketa" dela nabarmendu du.

Ministroak berak iragarri zuen neurri hori, eta astelehenean zegoen jasota Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran aztertu zen idatzian. Batzarrean, akordiorik lortu ez zenez, 48 orduko epea hitzartu zen erkidegoek alegazioak aurkez zitzaten.

Asteazken honetan bidali den aktan, hainbat aldaketa egin dira astelehenarekin alderatuta: maskaren derrigortasuna malgutzea egoera epidemiologikoaren arabera; farmazietan eta egoitzetan gomendatzea; txertaketa-kanpainen eta aireztatzearen garrantziaren komunikazioa areagotzea; eta kontingentzia-planen puntua ezabatzea. Hala azaldu du Garciak asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana azken orduko albisteak Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gripea Koronabirusa Maskarak covid-19