Gizartea -

Itsasoko kutsadura

Gaur jakingo da euskal kostaldean atzemandako plastikoak Galiziako isuritik datozen

Orain arte, euskal kostaldeko zenbait herritan agertu dira plastikozko pinportak, hala nola Zierbenan, Getxon eta Sopelan.

Pellets del buque Toconao en la costa de Galicia. Foto: EFE.
Pellets del buque Toconao en la costa de Galicia
Josu Erkorka buru duen ''Itsasertza'' Aholku Batzordea bilduta dago, pelleten isuria aztertzeko

0:33

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, gaur , osteguna, "datu eztabaidaezinak" izango dituzte Arenako hondartzan aurkitutako plastikozko hondakinak "Toconao" ontziaren isurketarenak ote diren jakiteko, eta aukera guztiak "irekita" daudela azpimarratu du.

Sailburuak adierazi duenez, laginak Aztin eta Gakierren aztertzen ari dira, eta Galizian jasotako analisiekin alderatuko dira.

Tapiak adierazi duenez, "materiala oso dentsitate gutxikoa da, oso erraz arrastatzeko modukoa. Izan daiteke edo baliteke ez izatea, irekita daude aukera guztiak ", adierazi du.

Sailburuaren esanetan, "zuhurtzia handiz eta, jakina, xehetasun osoz" jorratu behar da gaia. Ildo horretan, ostegun honetan "datu eztabaidaezinak" izatea espero dutela berretsi du.

Eusko Jaurlaritzak hainbat arlotan lan egiten jarraitzen du, eta gaur eguerdian arrantza ikuskatzeko ontzia aterako da Muskizetik, "itsasoan horrelako plastikorik dagoen ikusteko".

Era berean, Tapiak adierazi duenez, Santurtzin "itsasoan jarduteko beharrezko tresna guztiak" dituen itsasontzi bat dago, xurgagailu batetik eta Aztik garatutako sare txiki-txiki batetik hasita, plastiko hori jasotzeko aukera emango lukeena.

"Berriz diot; oso zaila da detektatzea, eta tresna guztiak eskuragarri izan behar ditugu, foru-aldundiekin ondo koordinatuta, haiek arduratzen baitira lurreko gailu guztiez", gaineratu du.

Pinporta gehiago iritsi dira Arenako hondartzara eta ''Toconao'' ontzitik datozen aztertzen ari dira
Pinporta gehiago iritsi dira Arenako hondartzara eta ''Toconao'' ontzitik datozen aztertzen ari dira
Pinporta gehiago iritsi dira Arenako hondartzara eta ''Toconao'' ontzitik datozen aztertzen ari dira

0:40

Itxasok lankidetza instituzionala eskatu du

Euskadin Espainiako Gobernuak duen ordezkari Denik Itxasok lankidetza instituzionalaren beharra azpimarratu du, eta antzezpenak bazter utzita, euskal kostaldera iritsi diren pelleten aferari erantzun egoki bat ematea eskatu.

Komunikabideei igorritako mezu batean, nabarmendu du garrantzitsua dela erakunde ezberdinak koordinatzea "ingurumen arazo honi irtenbidea emate aldera". Hori dela eta, Estatuko Administrazio Nagusiko, Jaurlaritzako eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietako teknikariak bildu ditu batzar telematiko batean, egungo egoera aztertzeko, eta plastikozko bolatxoek euskal kostaldean eragin ditzaketen arriskuei erantzuna eman ahal izateko.

Eguerdian izan duten bilera

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Eusko Jaurlaritza Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Galizia azken ordukoa Kantauri itsasoa Euskal Herriko kutsadura gaur