Gizartea -

LERROBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gabonetako Loteriaren zozketa, EAEko Aurrekontuak eta Ziburuko istripua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Gabonetako Loteriaren bonboa. Argazkia: Efe
Gabonetako Loteriaren bonboa. Argazkia: Efe
Gabonetako Loteriaren bonboa. Argazkia: Efe

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 22, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Gabonetako Loteriaren zozeketa: Eguberritako loteriaren aparteko zozketaren eguna da gaurkoa. 09:00etan hasiko da, ohi bezala, Madrilgo Real antzokian. Aurten 2.590 milioi euro banatuko dira saritan, hots, iaz baino 70 milioi gehiago. Ohi bezala, eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Gabonetako loteriaren zozketa

-EAEko Aurrekontuen onarpena: Euskal Autonomia Erkidegoko 2024rako aurrekontuak gaur onartuko dira, oposizioaren zuzenketarik gabe, Eusko Jaurlaritza osatzen duten taldeek, EAJk eta PSE-EEk, horien guztien aurka bozkatu baitzuten.

-Ziburuko istripua: Bi arrantzale desagertuta daude Ziburun, ontzi batek Sokoako kai-muturrean istripua izan ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gabonetako loteria 2023 emaitzak Eusko Jaurlaritza albisteak Iparraldea albisteak EAE gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteriak Lapurdiko azken ordua