Gizartea -

Pornografia

Gipuzkoako hamar ikastetxek baino gehiagok egiaztatu dute ikasleak eduki sexuala duten txatetan ari direla

Gehienak Donostiako ikastetxeak dira, baina baita Lezo, Irun eta Lasartekoak ere. Oraingoz, Donostiako bi ikastetxek jarri dute salaketa Ertzaintzaren aurrean. Adingabeen Gipuzkoako Fiskaltzak gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean "premiaz" salatzeko eskatu die adingabeen gurasoei.

Pornografiaren aurkako kanpaina baten kartela, Donostiako kaleetan. Argazkia: EFE
Pornografiaren aurkako kanpaina baten kartela, Donostiako kaleetan. Argazkia: EFE
Pornografiaren aurkako kanpaina baten kartela, Donostiako kaleetan. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako hamar ikastetxek baino gehiagok, gehienak Donostiakoak, baina baita beste herri batzuetakoak ere, hala nola Lezo, Lasarte edo Irungoak, egiaztatu dute ikastetxe edo institutu horietako ikasle batzuk eduki sexual eta iraingarriko Whatsapp txatetan sartu direla. Antza denez, hainbat ikastetxetako mila ikaslek baino gehiagok bat egin dute txatekin.

Oraingoz, Donostiako bi ikastetxek jarri dute salaketa Ertzaintzaren aurrean gertakari horiengatik.

Gainera, ikastetxeek, besteak beste, Aldapeta Maria Ikastetxeak, Jesuitak Donostiak, Herri Ametsa Ikastolak eta Luberrik, txat horren berri eman diete gurasoei.

Itziar Barrenechea Donostiako Jesuitak zentroko zuzendariak Radio Euskadin azaldu duenez, Ertzaintzak gomendatzen du kaltetuek horren berri beren ikastetxean ematea eta "salaketa guztiak ikastetxeen bitartez" bideratzea, eta Ertzaintza jarriko da "familiekin harremanetan".

Mercedes Bautista Adingabeen Gipuzkoako Fiskaltzako ordezkariak gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean "premiaz" salatzeko eskatu die adingabeen gurasoei.

Oraingoz, salaketa bakarra jarri dute, eta "hori ez da ona", azaldu du Mercedes Bautistak. Aldi berean, gurasoei dei egin die Ertzaintzarengana jotzeko, "ikerketa bideratzen ari baita, informazioa ez sakabanatzeko".

"Mila ikasleri buruz hitz egiten da, baina oraingoz guraso batzuek bakarrik jarri dute salaketa", deitoratu du Bautistak, eta gurasoei ere eskatu die "aldez aurretik seme-alaben telefonoak aztertzeko".

"Batez ere 12 eta 14 urte bitarteko gazteak badira, horietan eduki desegokiak dauden ikusteko eta hala bada: Ertzaintzara jo, gertakariaren berri eman eta mugikorra entregatu, edukia aztertzeko baimena emanez", azaldu du.

Gainera, "lehenbailehen egiteko beharra" nabarmendu du, "ez baitakigu nor dagoen horren atzean, adinekoak edo adingabeak diren", eta "gai digitala" denez, "eduki guztiak aldakorrak direlako eta oso azkar desager daitezkeelako".

''Haur-pornografia kasuak badira, espetxe-zigorrak 5 eta 9 urte artekoak izan daitezke adingabe bakoitzeko''
''Haur-pornografia kasuak badira, espetxe-zigorrak 5 eta 9 urte artekoak izan daitezke adingabe bakoitzeko''
''Haur-pornografia kasuak badira, espetxe-zigorrak 5 eta 9 urte artekoak izan daitezke adingabe bakoitzeko''

1:14

Bestalde, Jorge Bermudez Gipuzkoako Adingabeen fiskalak esan du Fiskaltza oraindik ez dela ikerbidearekin hasi, baina Ertzaintzarekin harremanetan dagoela.

Pornografia egiaztatuz gero, zigorrak "oso handiak" izan daitezkeela ohartarazi du, baita "bederatzi urtera arteko kasu oso larrietan ere". "Zigor horiei buruz hitz egiten ari gara adingabe bakoitzeko", erantsi du.

Jokin Bildarratz, txatei buruz: ''Une honetan zazpi zentrorekin gaude harremanetan''
Jokin Bildarratz, txatei buruz: ''Une honetan zazpi zentrorekin gaude harremanetan''
Jokin Bildarratz, txatei buruz: ''Une honetan zazpi zentrorekin gaude harremanetan''

2:10
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia WhatsApp Delituak argazkiak Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Hezkuntza Lezo Umeak Gazteak Lasarte-Oria