Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat kartzelatu dute emazte ohiarengandik urruntzeko agindua behin eta berriz urratzeagatik, Hondarribian

Gutxienez bost aldiz urratu du agindua, eta epaileak espetxera bidali du.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du Hondarribian, azken bi hilabeteetan bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua bost aldiz urratzeagatik, eta epaileak espetxera bidali du.

2023ko abuztuan, emakume batek bikotekide ohiaren aurkako salaketa jarri zuen Irungo ertzain-etxean, Hondarribiko etxe batean gertatutako genero-indarkeriaren esparruko delitu batengatik.  

Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen, eta Irungo epaitegietatik erasotzailea biktimarengandik urruntzeko agindu bat eman zuten; ordutik, etengabe urratu du agindu hori.

Biktimak salaketa jarri zuenetik, Ertzaintzak bost aldiz atxilotu du inplikatua neurri judizialak urratzeagatik, urriaren 10ean azken aldiz. Biharamunean agintari judizialaren eskuetan jarri ondoren, horrek espetxeratzeko agindua eman zuen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa