Gizartea -

TRAFIKOA

Motozale bat larri zauritu da Barakaldon izandako istripuan

Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da, Kantabriara bidean, Max Centerren ondoan, eta auto-ilarak sortu dira. Beste bi istripu izan dira: bata Galdakaon (Bizkaia) eta bestea Saigotsen (Nafarroa).

Auto-ilarak istripuaren ostean, Barakaldon (Bizkaia). Argazkia: @trafikoaEJGV
Auto-ilarak istripuaren ostean, Barakaldon (Bizkaia). Argazkia: @trafikoaEJGV
Auto-ilarak istripuaren ostean, Barakaldon (Bizkaia). Argazkia: @trafikoaEJGV

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motozale bat larri zauritu da gaur arratsaldean Barakaldon (Bizkaia), motozikleta batek eta auto batek izandako zirkulazio-istripuan, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i azaldu diotenez. Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da, A-8an, Kantabriarako noranzkoan, Max Centerren ondoan, eta auto-ilarak sortu dira.

Gainera, 14:30ean, beste istripu bat gertatu da A-8 errepidean, Galdakaon (Bizkaia), Bilborako noranzkoan, auto bat errepidetik atera baita. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute gidaria, eta larrialdi zerbitzuek zaurituta eraman dute Galdakaoko Ospitalera.

Bestalde, 79 eta 22 urteko bi gizonezko zauritu dira 13:12 aldera NA-138 errepidean, Saigotsen (Nafarroa), motozikleta batek eta auto batek aurrez aurre talka eginda.

22 urteko motozalea helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. 79 urteko gizonezkoa, berriz, anbulantzian eraman dute ospitalera.

Goiza erekorapilatsua izan da EAEko errepideetan; izan ere, Hegoaldean jaieguna denez, pilaketa handiak izan dira, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan. A-8an, Muskizen, Kantabriarako bidean, trafiko handia izan da, eta 14 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Gipuzkoan, Ipar Euskal Herriarekiko mugan, ilarak 10 kilometrotik gorakoak izan dira goizean zehar, baina zirkulazioa bere onera itzuli da pixkanaka. Pilaketek inguruko errepideetan ere izan dute eragina, GI-636 errepidean esaterako, eta 7 kilometroko ilarak ere izan dira. Irungo errepideetan ere izan ditu ondorioak.

Atzo hasi zen irteera-operazioa, eta goizean goizetik hasi dira antzematen arazoak euskal errepideetan; izan ere, lau eguneko zubiak autoa hartzera animatu ditu asko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea AP-68 autobidea