Gizartea -

Gipuzkoa

Errenteria inguruan desagertutako 76 urteko gizona aurkitu dute

Mediku azterketaren zain, onik dago. Igandeaz geroztik falta zen eta sasi eremu batean aurkitu zute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande gauetik Errenteria inguruan desagertuta zegoen 76 urteko gizona gaur goizean aurkitu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bilaketa taldeak aurkitu du gaur goizean, sasi eremu batean. Mediku azterketaren zain, eta lehen zantzuen arabera, onik dago.

Goizean goizetik, Ertzaintza, suhiltzaileak, Gurutze Gorriko langileak eta DYAkoak aritu dira desagertutako gizonaren bila, Errenteria eta Pasai Antxo artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Errenteria Albisteak Desagertutako pertsonak