Gizartea -

Bizkaia

Sutea izan da bart Lekeition eta pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik

Suhiltzaileek erreskatatu dute etxebizitzan zegoen pertsona, eta hospitalean artatu behar izan dute kea arnasteagatik. Laguntzen saiatu den beste pertsona bat larrialdi zerbitzuen esku geratu da.

Sutea Lekeitioko etxebizitza batean. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Sutea Lekeitioko etxebizitza batean. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Sutea Lekeitioko etxebizitza batean. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da bart Lekeitioko (Bizkaia) etxebizitza batean eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnasteagatik, Bizkaiko suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Gainera, sutea piztu denean etxebizitzaren barruan zegoen pertsonari laguntzen saiatu den herritar bat artatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek.

Ertzaintzak 02:40 aldera izan du alde zaharreko eraikinean piztu den sutearen berri, eta oraindik ikertzen ari dira gertatutakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia EAE Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak Suhiltzaileak albisteak Lea-Artibai eskualdea