Gizartea -

Prostituzioa

Hasi da pertsonen trafikoaz akusatutako zazpi lagunen aurkako epaiketa Donostian

Auzipetuak bost gizon eta bi emakume dira. Epaiketa urriaren hasierara arte luza daiteke. 2017tik 2019era bitartean Venezuelatik emakumeak ekarri eta prostituitzera behartzen zituzten, akusazioaren arabera. 4 eta 158 urte bitarteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte eurentzat.

Akusatuak epaiketaren hasieran, Donostian. Argazkia: EFE
Akusatuak epaiketaren hasieran, Donostian. Argazkia: EFE
Akusatuak epaiketaren hasieran, Donostian. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian hasi da pertsonen trafikoaz akusatutako zazpi lagunen aurkako epaiketa. Auzipetuak bost gizon eta bi emakume dira. Epaiketa urriaren hasierara arte luza daiteke.

2017tik 2019era bitartean Venezuelatik emakumeak ekarri eta prostituitzera behartzen zituzten, akusazioaren arabera. 4 eta 158 urte bitarteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte eurentzat.

Emakumeei agintzen zieten garbitzaile edo zaintzaile izango zirela, baina behin hona iritsita, prostituitzera behartzen zituzten. Astean zazpi egunez egiten zuten lana eta egunean 24 orduz, gainera, doan, euren bidaia ordaintzen zuten arte.

Akusatuetako batzuk epaiketan zehar. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Delituak Epaiketak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Venezuela Matxismoa Feminismoa