Gizartea -

MATXISMOA ETA HOMOFOBIA

Errioxako Unibertsitateko ikasle talde batek partekatutako mezu matxista eta homofoboek polemika piztu dute

Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleek osatutako Whatsapp talde batean, besteak beste, horrelako mezuak irakur zitezkeen: "azkenaldian puta hutsak dira denak" edota "urratu kuleroak". Errioxako Unibertsitateak gaitzetsi egin ditu mezuok, eta espedientea zabalduko du.

0:23

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasturtea hasi eta berehala, Errioxako Unibertsitateko ikasle talde batek partekatzen zituen mezu matxista eta homofoboek polemika piztu dute. Ikasle hasiberriei egin ohi zaizkien isekak antolatzeko sortutako talde batean partekatu dituzte mezuok. Lehen Hezkuntzako Graduko 200 ikasle baino gehiago zeuden bertan, eta 2023-2024 ikasturtea hasi duten neskei buruzko iruzkinak idazten zituzten.

Matxistak eta homofoboak dira mezuak, eta tarteka nesken argazkiak ere partekatzen zituzten. "Baina, nolako neskak ari dira sartzen?", "ederrak izatea espero dut", "azkenaldian putak hutsak dira denak", "urratu kuleroak", "larru merkea ematen du", "esaiozu ez dela maritxurik onartzen"... adibide batzuk baino ez dira.

Berria zabaldu orduko, Errioxako Unibertsitateak gogor gaitzetsi ditu bertako ikasleek idatzitako iruzkinak eta iragarri du espedientea zabalduko duela, gertatutakoa argitzeko. Juan Carlos Ayala errektoreak onartezintzat jo du gertatutakoa eta ziurtatu du azkeneraino ikertuko dutela.

Errioxako Unibertsitateko Ikasleen Kontseiluak ere salatu egin ditu iruzkinak, eta elkarretaratzea deitu du astelehen eguerdirako.

Halaber, Irene Montero Espainiako Gobernuko jarduneko Berdintasun ministroak esan du "matxismoarekin amaitzeko" behar beharrezkoa dela "sexu-heziketa egokia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Matxismoa Errioxa