Gizartea -

Munduko txapelketa

Aperribay: "Reala ez da federazioaren batzarrera joango; Rubialesek dimisioa eman behar du"

Txuri-urdinen presidenteak gogor gaitzetsi du Espainiako Futbol Federazioko buruaren jarrera munduko txapelketaren finalean: "Errespetua falta izan zen, eta ospatzean, eszitazioa soberan". Batzarra deitzea "ke pantaila" baino ez da berez "oso larria den akats" baten aurrean, esan du.

Aperribay, artxiboko irudi batean. EITB Media
Aperribay, artxiboko irudi batean.
Aperribay, artxiboko irudi batean. EITB Media

E. G. | EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Lotsagarria", "oso larria". Adjetibookin deskribatu du Jokin Aperribay Realeko presidenteak Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF, gazteleraz) buruak munduko txapelketan izandako jarrera. Rubialesek Jennifer Hermosori ahoan musua eman zion, hark onespena eman gabe.

Hori horrela, iragarri du talde txuri-urdina ez dela biharko deituta dagoen federazioaren premiazko batzarrera joango. Aperribayren esanetan, "argi dago, Rubialesek dimisioa eman behar du". 

Enpresaburu gipuzkoarrarentzat, batzarra deitzea "ke pantaila" baino ez da, eta salatu du bileraren gai-ordenan ez dela aipamenik egiten Hermosorekin gertatutakoari buruz. "Gai-ordena horrekin, ez du zentzurik deialdiak, ez zaigu serioa iruditzen", erantsi du. 

Realeko presidenteak nabarmendu duenez, "egoerak duela zenbait egun egon behar zuen argituta, ez zen buelta gehiago eman behar". Izan ere, horren ustez, "akats larria" egin zuen Rubialesek, "errespetatzen jakin behar da". Musuaz gain, Rubialesek partidan zehar zein ospakizunetan izan zuen jarrera hartu du ahotan Aperribayk. "Errespetua falta izan zen, eta ospatzean, eszitazioa soberan. Gauza bat ospatzea da eta beste bat, gertatu zena", hausnartu du. 

Futboleko Euskadiko Federakundeak ere iragarri du ez dela bilerara joango, ezta Gipuzkoako federazioa ere. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak albisteak Reala Munduko Futbol Txapelketa Donostia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Jokin Aperribay