Gizartea -

Eguraldia

Muturreko tenperaturek baso-sute arriskua areagotu dute Euskadin

EAE osoa alerta laranjan dago baso-suteen arriskuagatik. Tenperatura maximoek gradu batzuk behera egingo dute kostaldean, baina altuak izaten jarraituko dute.

Kontxako hondartza, atzo. EFE
Kontxako hondartza, atzo. EFE
Kontxako hondartza, atzo. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tenperatura maximoak gradu batzuk jaitsiko dira gaur kostaldean, baina oraindik ere altuak izaten jarraituko dute. Horrenbestez, baso-sute arriskuak gora egingo du. Arrazoi horregatik, Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du gaurko (egun osoan egongo da indarrean).

Atzo, muturreko tenperaturak izan ziren Euskadin, eta mende honetako beroena neurtu zuten: 45,6 ºC, Gueñesen.

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunak azaldu duenez, gaurkoan "auzoz auzo" aldatuko da tenperatura. Goizean goizetik nabarituko da ipar-mendebaldeko haizea Bizkaiko kostaldean, eta, pixkanaka, Gipuzkoara zabaltzen joango da, eta, ondoren, barnealdera.

"Egunaren azken orduetan, uste dugu haize freskoagoa Arabako Errioxako gune batzuetara ere irits daitekeela", esan du Arandak.

Prezipitazioei dagokienez, aurreikuspenen arabera, ez du asko botako, urteko sasoi honi eta ipar-mendebaldeko egoerari dagokiena, besterik ez. "Datozen egunetarako ez da euri asko aurreikusten oraingoz, baina oso bestelako egoera batera pasatuko gara", gaineratu du..

Beroarekin batera, sute arriskua handitu egiten da. Arandaren hitzetan, indizea altu dago, eta, "orduak igaro ahala", arriskua Arabako hegoaldera mugituko da.

"Kontu handiz ibili behar dugu surik ez egiteko eta suarekin ez jolasteko, ea ez den ezer gertatzen", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak