Gizartea -

Munduko Futbol Txapelketa

Rubialesen aurkako lehen salaketak jaso dituzte Federazioak eta Kirol Kontseilu Gorenak

Entrenatzaileen formaziorako egoitzako zuzendariak, Miguel Galanek, eta Xavier Estrada epaile ohiak jarri dituzte Federazioko presidentearen aurkako salaketak Jenni Hermoso jokalariari emandako baimenik gabeko musuagatik.

Luis Rubiales bere jarreragatik barkamena eskatzeko zabaldu zuen bideoko irudian.
Luis Rubiales bere jarreragatik barkamena eskatzeko zabaldu zuen bideoko irudian.
Luis Rubiales bere jarreragatik barkamena eskatzeko zabaldu zuen bideoko irudian.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Futbol Federaziok eta Kirol Kontseilu Gorenak Luis Rubialesn aurkako lehen salaketak jaso dituzte, Federazioko presidenteak Jennifer Hermoso jokalariari, honen baimenik gabe, ezpainetan eman zion musuagatik. Entrenatzaileen formaziorako egoitzako zuzendariak, Miguel Galanek, eta Xavier Estrada epaile ohiak jarri dituzte salaketa horiek.

Futbol Entranatzaileen Formaziorako elkarteko (CENAFE, gaztelaniaz) zuzendariak, Miguel Galanek, astelehenan jarri zuen lehen salaketa Kirol Kontseilu Gorenaren aurrean "sexu indarkeriaren protokoloa ez betetzeagatik". Erakunde horrek gaur eman du salaketaren berri X -lehen Twitter- sare sozialaren bidez eta hori tramitera onartu duela Federazioko Etika Batzordeak jakinarazi du.

Horrez gainera, CENAFEk gogorarazi nahi izan du "RFEFko presidente bat kargutik kentzearen aurrekariak" badaudela. Hain zuzen ere, 2017an Angel Maria Villar kargutik kendu zuten, Miguel Galanen salaketa baten ondorioz, hauteskunde prozesu batean neutraltasuna hautsi zuela ebatzi zutelako. Kasu hark epaitegietan amaitu zuen eta 2022an Villarren errekurtsoa atzera bota zuen Epaitegi Gorenak, CENAFEri arrazoia emanez.

Lehendabiziko salaketa horri bigarren bat gehitu behar zaio. Xavier Estrada Fernández futbol epaile ohiak ere salaketa jarri duela jakinarazi du bere abokatuak. Aurkeztu duen dokumentuan Federazioari eskatzen zaio "Sexu Indarkeriaren Aurkako Ekintzen Protokoloa martxan jarri" dezala, Rubialesen jarrerak protokolo horren "4. puntua urratzen duela" iritzita.

Epaile ohiaren salaketaren arabera, Federazioko buruak "modu nabarmenean agintekeriaz" jokatu duela dio eta hori "ez dela onargarria" deritzo. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Munduko Futbol Txapelketa Espainiako Gobernua Salaketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa