Gizartea -

Bizkaia

Barakaldoko sei pertsona atxilotu dituzte Errioxako enpresetan lapurtzea egotzita

Barakaldon bizi den familia bateko bi gizon eta lau emakume dira. Delitu historia zabala dute, eta adituak omen dira enpresetan materiala lapurtzen eta ebasten.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Barakaldon bizi diren familia bateko sei pertsona atxilotu ditu, talde kriminaleko kide izatea, indarkeriaz eta larderiaz lapurtzea, indarrez lapurtzea eta Errioxako enpresetan ebastea egotzita. Guztira 12.000 euroko balioa duten materialak lapurtu omen zituzten.

Guardia Zibilak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Barakaldon bizi den klan bateko bi gizon eta lau emakume dira, 26 eta 62 urte bitartekoak, eta delitu historia zabala dute. Adituak omen dira enpresetan materiala lapurtzen eta ebasten.

Errioxan ustez egin zituzten delituzko bost ekintzatan 12.000 eurotik gorako balioa zuen materiala lapurtu zuten, instalazioetan eragindako kalteak zenbatu gabe.

Fuenmayorko Herritarren Segurtasunerako Zerbitzuko agenteek egindako ikerketa urtarrilean hasi zen, Errioxako hainbat herritako enpresen barruan lapurretak ugaritu zirela ikusi ondoren; Fuenmayorren, Haron eta Navarreten, bereziki. Enpresa horietan, kobrea, altzairu herdoilgaitza, letoia eta beste metal batzuk lapurtu omen zituzten.

Ikertutako gertakari guztietan parte-hartzaileei buruzko beharrezko froga eta zantzu guztiak bildu ondoren, agenteek aipatu klan horretako sei kide atxilotu, eta agintaritza judizialaren esku utzi zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako herriak Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Lapurretak Logroño azken ordukoa