Gizartea -
Homofobia
Gazte batek eraso homofoboa jasan du Elantxoben, Madalena egunean
Bermeoko Udalak iragan larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du gaur, eta babesa adierazi dio biktimari. Gainera, Udalak esan du ez duela eraso gehiago onartuko.
Agentziak | EITB Media
Joan den larunbatean Madalena jaietan gazte batek Elantxoben jasandako eraso homofoboa gaitzetsi du gaur Bermeoko Udalak.
Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Udalak gertatutakoa salatu du, biktimari babesa adierazi dio eta eraso gehiago ez dituela onartuko adierazi du.
Madalen eguna Bermeon eta Elantxoben ospatzen da, urtero jende ugari biltzen dutenak.
Duela gutxi, Bermeoko Udalak eta herriko talde feministek salatu dute azken hilabetean lau eraso matxista izan direla herri horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea