Udalak dagoeneko erasoa gaitzetsi du. Gainera, LGTBIQ+ bandera jarriko da udaletxeko balkoian, eta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako 18:00etan, Herriko Plazan.
Hondarribiko Udalak gaitzespen adierazpena onartu du, eta astearterako Martxoak 8 plazan deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.
LGTBI pertsonen eskubideak bermatu nahi dituen Trans Legea eztabaidatuko du gaur arratsaldean Kongresuak eta bihar onartuko dute. Negoziazio luzeen ondoren, hainbat taldetan ez ezik gobernuko bi alderdien artean ere eztabaida sutsua sortu du legeak.
Ezkontza Errespetatzeko Legeak Ordezkarien Ganberaren boto-zenbaketa igaro beharko du orain. Lege-proiektua urtea amaitu baino lehen Behe Ganberan onartzea espero da.
Susmagarria, 22 urteko gazte bat, zauritu egin zuten erasoan, eta ospitalean dago, zaintzapean. Joe Bidenek erasoa gaitzetsi du eta "gorrotoa ez onartzeko" deia egin du.
Iker Lopez irakasleak argi izan zuen hasieratik: homosexuala zela esan zien bere ikasleei. Bere tutorearen lanari esker, Marcosek lasaitasunez kontatu du transexuala dela.
Eraso homofoboa Aste Nagusiko lehen gauean gertatu zen, azaldu dutenez, koadrila batek gizon bat iraindu eta mehatxatu zuen. Behatokiak beste bost gertakari homofoboren berri izan du uda hasi zenetik.
Singapurko zigor kodearen 377 A atalak bi urte arteko kartzela-zigorra ezartzen die orain arte beste gizon batekin "moral publikoaren aurkako edozein jokaera" duten gizonei, emakumeen arteko harremanak aipatu gabe.
Gasteizko alkateak zehaztu duenez, sei ziztada izan dira, azkena, bart. Gainera, bi eraso homofobo izan dira, eta adingabe batzuei egindako ukituengatik hiru gizon atxilotu dituzte gaur gauean.
Jakin denez, jai giroan gertatutako bi eraso homofobo salatu dira. Bata, taberna batean gertatu da, bestea txosna gunean. Hala jakinarazi du Urtaran alkateak. Biktimetako batek salaketa jarri du. Jazotakoa gaitzesteko, gaur arratsaldean, azken kalejiraren aurretik, elkarretaratzea egin dute.
Besteak beste, Gasteizko Udalak, Jaurlaritzak, Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak eta EH Bilduk gaitzetsi dituzte bi gizon homosexualek azken egunotan pairatutako erasoak.
Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak jakinarazi duenez, astelehenean, Alde Zaharreko taberna batean, gizon batek irainak eta bultzadak jaso zituen. Beste erasoa astearte honetan izan da txosnen esparruan. Gazte bati bizkarretik eraso egin diote, eta bi pertsonak jipoitu egin dute.
Bi eraso homofobo izan dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako azken orduetan, Gorka Urtaran hiriko alkateak Euskadi Irratiko "Faktoria"n adierazi duenez. Erasoetako baten biktimak astinaldiak pairatu ditu, eta besteak, ordea, irainak.
"Transmaribibolloak tinko! Heteropatriarkatuari sua" lelopean, ehunka pertsonak parte hartu dute Iruñeko mobilizazioan. Bilbon, irudi berdina errepikatu da, "Transfobiaren aurrean, tinko!", lelopean. Milaka pertsonak parte hartu dute transfobiaren aurkako manifestazioan.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak oraintsu EAEn izan diren LGTBfobia gertakariak gogorarazi ditu. Gertakari horiek agerian uzten dute "oraindik eremu horretan bide luzea" dagoela egiteko, eta ezin dela "arreta galdu".
Norvegiako hiriburuan, Oslon, gizonezko batek LGTBIQ+ komunitatearen taberna batean bi lagun hil ditu tiroz, eta 21 zauritu. Bertatik gertu atxilotu dute erasotzailea, eta eraso terrorista gisa ari da ikertzen polizia. Osloko harrotasunaren jaialdia bertan behera utzi dute.
Sari horiekin kolektiboaren alde eta kontra egin dutenak nabarmentzen ditu. Horren harira, EHGAMeko sortzaileetako batekin izan da EITB, Imanol Alvarezekin. Urteak daramatza sexu askatasunaren aldeko borrokan.
Honenbestez, testua Kongresuaren esku geratuko da. Espainiako Gobernuak bigarren itzulian onartuko du testua, LGTBI Harrotasun Egunaren bezperan, lehen itzulian gauza bera egin eta urtebete beranduago.
Iñigo Etxezarrera genero disidentea da, generoarekin eta sexuarekin lotutako rol estruktural eta sozial guztiak apurtzen dituen pertsona. Indarkeria matxista eta LGTBI fobiaren kontra lan egiten du eskoletan, baina argi du genero ikasketa familian hasten dela.
Moiobere buruaz beste egin zuen mutil transexuala bihurtu da Brayanen erreferentea. Bere prozesuaren gogortasunaz hitz egin digu: 18 urtera arte ez zuen onartu emakumeak gustuko zituenik, eta gerora aitortu zuen bisexuala zela. Loratuz Lotu elkartea sortu dute laguntza eskaintzeko asmoz.
Pikara Magazineko sortzailea bibollotzat du bere burua. Bollera identitate politiko moduan hartzen du, iraina neutralizatu eta harrotasun bihurtzeko. Gizarteak LGTBIQ+ kolektibotik badu zer ikasi, baina, tamalez joera kontrakoa da, "gizarteak gu onartzen gaitu molde heterosexualetan sartzen bagara".
Zornotzan, bere herrian, jipoitu zuten Iker Ibarretxe homosexuala izateagatik. Salaketa ez jartzea pentsatu zuen hasieran, lotsagatik. Herritarrek babes handia eskaini diote. Eraso hau alde batera utzita, bere homosexualitatea normaltasunez eta erosotasunez bizi izan duela aitortu digu.
Argazkilaritza erabili du LGTBIQ+ komunitatearen alde lan egiteko. Gaztetan, kalean erakutsi ezin zezakeena argazki bidez erakusten zuen. 80. hamarkadan Laudiotik Bilbora aldatzea erabakigarria izan zen, ez zuelako ezkutatu beharrik. Kontestu horretan sortu zuen Yogurinha Borova pertsonaia.
Atxiloketaren unean, bura estaltzeko oihal zuriak, babesteko elementuak, ke-bonba bat eta eskuin muturreko ideologiarekin lotutako ikurrak zeramatzaten.
Musikariak sareetan azaldu duenez, ulertezina zaio “mundu mailako saririk garrantzitsuenetan (Grammyak) presentzia nabarmena izan ostean”, musika beltzaren sarietan izendapenik ez jasotzea.
2021ean 279 gorroto-delitu izan ziren Euskadin, gehienak lesio arrazistak. Gainera, orientazio edo identitate sexualagatik izandako erasoak % 46 igo dira.
Estereotipo arrazista eta homofoboak indartzen dituzten hizkeraz eta iruditeriaz ohartarazi du NBEko hiesaren aurkako programak. Nabarmendu duenez, "zenbait gizatalderenganako estigmak eta erruak agerraldi baten aurreko erantzuna kaltetu dezakete".
Asierreri muturreko bat eman zioten apirilean Bilbon, eta irain homofoboak ere entzun behar izan zituen. Ederreri, aldiz, gazte talde batek harrika egin zion bere bikotebidearekin zegoenenean, igandean, Uribarri Ganboan.
Aski dela esateko irten dira kalejiran Iruñean barrena. Errespetua eta tolerantzia aldarrikatzeko oihuak inoiz baino ozenagoak izan dira homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren nazioarteko egun honetan.
LGTBI+fobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Gehitu elkarteak Latorrizko Saria Vox ultraeskuineko alderdiari eman dio, "kolektiboaren aurka egindako adierazpenengatik".
LGTBIfobiaren Kontrako Eguna dugu gaur eta inoiz baino beharrezkoagoa dela gogoratzea kolektibo hauek jasaten dutena. Izan ere, eraso salaketak gutxitu ordez, areagotu egin dira EAEn.
Jaurlaritzaren bozeramailea kezkatuta agertu da azken egunetan ezagutu ditugun eraso homofoboekin. Bere ustez, eraso hauek agerian uzten dute gizartearen zati txiki batek ez duela "naturaltasunez onartzen dibertsitatea".