Udalak dagoeneko erasoa gaitzetsi du. Gainera, LGTBIQ+ bandera jarriko da udaletxeko balkoian, eta elkarretaratzea deitu dute ostegunerako 18:00etan, Herriko Plazan.
Naizen Euskadiko adin txikiko transexualen familien elkarteak eskoletan erabiltzeko bost grabaketa aurkeztu ditu Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Urtero egiten duen ekitaldi nagusian aurkeztu ditu elkarteak bideoak, 'Sexu identitatea eta aniztasuna' lelopean, umoretik eta ezagutzatik.
Gasteizko kaleetan barrena izan da Albina Stardust LGTBI+fobiari buruz galdezka. 2022a bukatzear dago eta zer utzi digu urte honek? Eraso gehiago izan dira? Ikusgunera ere joan gara Amets Martinez de Herediarekin gaiari buruz hitz egitea.
Trans gisa aitortzen diren nerabeen errealitateen atzean beste arazo batzuk egon litezkeela eta prudentzia eskatu dute hainbat gurasok. Trantsizio bidea haien atzetik, baina eskua luzatuz egitearen beharra azpimarratu dute, berriz, Naizen elkartetik.
188 diputatuk alde bozkatu dute, 150ek kontra eta zazpi abstenitu egin dira. Orain, Senatuak eman beharko dio argi berdea, indarrean sartu ahal izateko. Legeak 16 urtetik aurrera genero autodeterminazioa aitortzen du.
Legeak 16 urtetik aurrera genero autodeterminazioa aitortzen du. Errejistro Zibilean sexu aldaketa egin ahal izango dute, txosten medikorik eta tratamendu hormonalen beharrik gabe, baita tutore edo gurasoen baimenik gabe ere.
LGTBI pertsonen eskubideak bermatu nahi dituen Trans Legea eztabaidatuko du gaur arratsaldean Kongresuak eta bihar onartuko dute. Negoziazio luzeen ondoren, hainbat taldetan ez ezik gobernuko bi alderdien artean ere eztabaida sutsua sortu du legeak.
2023ko ekainaren 26tik uztailaren 1era egingo dute Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia aurten, eta ez otsail eta martxoan, orain arte bezala.
Ministroen Kontseilutik ateratako testuaren arabera, 14 urtetik beherakoen eta 12 urtetik gorakoen kasuan baino ez du epaile batek esku hartu behar; izan ere, 14 eta 16 urte bitartekoen artean baino ez du guraso edo tutoreen bertaratzea eskatzen.
PSOE-Unidas Podemos koalizio gobernuaren barruan arrakala sortu da adingabeen autodeterminazioa tarteko. 12 urtetik 16 urtera bitarteko adin txikikoek sexua aldatzeko baimen judiziala behar izatea nahi dute sozialistek.
Grant Wahl, Estatu Batuetako futbol kazetari ospetsua ostiral honetan hil da, Herbehereak eta Argentinaren arteko partiduaren amaieran. Kazetaria bera albiste izan zen duela egun batzuk, Qatarren LGTBI eskubideen aldeko kamiseta eramateagatik.
Trans Legearen murrizketen aurkako protestak dute gaur zenbait hiritan, LGTBI kolektiboek deituta. Donostian, esaterako, sozialisten egoitza aurrean egin dute protesta, alderdiak aurkeztu dituen zuzenketen aurka.
Trans Legearen behin betiko testua eztabaidatzen ari diren honetan, Bilboko Ibarrekolanda institutuko errealitatea ezagutu dugu. Pedro Zuberogoitia ikastetxeko zuzendaria, eta Josh Maldonado ikasle ohia gonbidatu ditugu gurera, eta, batez ere, ahoz ahokoaren ondorioa izan dela aitortu digute.
Albina Stardust Joseba Zabaletarekin izan da. Izan ere, 2005. urteko apirilean medikuak esan zion GIBa zuela, odol analisi arrunt batzuen emaitzak jasotzera joan zenean. Entzun ezazu bere istorioa.
Ezkontza Errespetatzeko Legeak Ordezkarien Ganberaren boto-zenbaketa igaro beharko du orain. Lege-proiektua urtea amaitu baino lehen Behe Ganberan onartzea espero da.
Berdintasun ministroak (Unidas Podemos) "kezkatuta" dagoela onartu du, baina oraindik desadostasuna konpontzeko denbora dagoela azpimarratu du. Bien bitartean, PSOEk adierazi du ez duela "negoziazio prozesurik amaitutzat ematen", baina bere zuzenketak mantentzen dituela.
Alemaniako selekzioaren hamaikakoak, komunikabideen aurrean egin ohi den argazkian, keinu hori egin du. Helburua FIFAren aurka protesta egitea izan da; FIFAk ez die baimena eman taldeetako kapitainei LGTBI+ gizataldearen aldeko besokorik eraman dezaten.
Susmagarria, 22 urteko gazte bat, zauritu egin zuten erasoan, eta ospitalean dago, zaintzapean. Joe Bidenek erasoa gaitzetsi du eta "gorrotoa ez onartzeko" deia egin du.
Txapelketarako obretan hildako langileak, LGTBI+ gizataldeak Qatarren pairatzen duen diskriminazioa eta emakumeek herrialdean sufrutzen duten bazterkeria, polemikaren erdigunean.
Igandean hastekoa den Munduko Txapelketa polemikaz jantzita dator. Hiru gaik kritika ugari eragin dute mundu osoan zehar: azpiegiturak egiteko obretan hildako langileen gaiak, homosexualitatea Qatarren legez kanpokoa izateak, eta emakumeek jasaten duten zapalkuntzak.
Albia Stardust 'Biba Zuek!' saioan iza da ostiralero bezala eta, oraingoan, "Armairurik gabeko gazte jardunaldiak" izeneko ekimena antolatu duten Mikel, Alex eta Beñat elkarrizketatu ditu Donostian, Tabakaleran.
Julen Nafarratek eta Ines Bermejok Getxoko LGTBI+ nagusien istorioak eta testigantzak bildu dituzte 'Gu ere bagara!' proiektuan. Beren testigantzetatik ateratako mezuak udalerri honetako hainbat kale eta metro-geltokitan ikusiko dira, gizartea kontzientziatzen jarraitzeko bidean.
Beste zortzi alderdirekin batera, trans legerako hamaika zuzenketa aurkeztu dituzte. Bitartean, Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak PSOEri egotzi dio trans legearen "bihotza ukitzea" eta gobernu kideek adostutakoa "ez betetzea".
Astelehen honetan, trans legearen harira PSOEk zuzenketak aurkeztuko ditu Diputatuen Kongresuan. Zuzenketarik nabarmenena da 16 urtetik beherakoek epaile baten baimena izan beharko dutela sexua aldatzeko.
Kongresuko Mahaiak zirt ala zart erabaki beharko du; onartzekotan, seigarren aldia litzateke. Monteroren aburuz, atzerapena "ulergaitza" da. Patxi Lopezek esan du garrantzitsuena araudiaren segurtasun juridikoa dela. LGTBI+ taldeek legea "arrisku bizian" jartzea egotzi diote PSOEri.
Bartzelonan ostera trans legearen kontrako leloak entzun dira. Legeak dioena xehetu dugu eta Espainiako Gobernuko kideen artean nahiz gizartean bertan puri-purian dagoen eztabaidaren gakoak zerrendatu ditugu informazio sorta honetan.
Albina Stardust-ek Divina Comedia Drag Queen-a elkarrizketatu du. Aurretik, Iruñean izan da Albina, Drag mugimenduaz galdetze aldera. Ikus ezazu bideoa!
Arropari eta honen generoari buruz galdezka aritu da Albina Stardust Zarauzko kaleetan zehar. Hala ere, ikuspegi profesionalago baten bila ere joan da Albina eta horretarako Marc-ekin bildu da, arropa diseinatzailea eta "DARRK" arropa markaren sortzailearekin.