Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Parrizidio saiakera Fiteron, postaz bozkatzeko azken orduak eta Donostiako Jazzaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, uztailak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Parrizidio saiakera Fiteron: Ama bat ustez 3, 5 eta 9 urteko hiru seme-alabak hiltzen saiatu zen atzo, Nafarroako Fitero udalerrian. ZIUn larri jarraitzen du 3 urteko haurtxoak.
- Posta bidez bozkatzeko azken orduak: Posta bidez bozkatzeko epea 14:00etan amaituko da. Horrenbestez, Correosek egindako eskaera onartu du Hauteskunde Batzordeak. Posta enpresaren aburuz, dokumentazioa jasotzeko helbidea aldatu zutenen kasuetan, banaketa errazteko aukera emango du epea luzatzeak. Correos.es atarian kontsulta daitezke bulegoen ordutegiak.
- Donostiako Jazzaldiaren hasiera: Euskal musika eta dantza, brass bandak eta New Orleanseko jazza uztartzen dituen kalejirak giroa prestatuko du, Donostiako 58. Jazzaldirako, ostiraletik aurrera hirian, besteak beste, Kenny Barron, Arima Soul, Norah Jones, Ben Harper eta Pat Metheny hartzeko.