Gizartea -

ISTRIPUA

Lizarrako txirrindulari bat hil da Allinen, errepidetik atera eta lurrera erorita

56 urteko gizonezko bat da hildakoa. Atzo arratsaldean izan zen istripua, 19:30 inguruan, NA-132A errepidean.

Allin, atzo. Argazkia: Foruzaingoa
Allin, atzo. Argazkia: Foruzaingoa
Allin, atzo. Argazkia: Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako 56 urteko gizonezko bat hil da Allinen, bizikletarekin bidetik atera eta lurrera erorita.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, atzo arratsaldean izan zen ezbeharra, 19:30 inguruan, NA-132A errepidean.

Foru Poliziako patruila bat eta SOS Nafarroa larrialdietarako zerbitzuko langileak bertaratu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Trafiko istripuen biktimak