Gizartea -

Indarkeria matxista

Minutu bateko isilunea eta elkarretaratzea Logroñon, larunbateko hilketa matxista salatzeko

El Espolonen egin dute minutuko isilunea eguerdian, eta 19:00etan elkarretaratzea egin dute indarkeria matxistaren aurkako horma-irudiaren aurrean.

Minutuko isilunea hilketa matxistaren aurka, Logroñon. Argazkia: EITB
Minutuko isilunea hilketa matxistaren aurka, Logroñon. Argazkia: EITB
Minutuko isilunea hilketa matxistaren aurka, Logroñon. Argazkia: EITB

01:18

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Logroñoko herritarrak eta erakundeak kalera atera dira gaur larunbat honetan izandako hilketa matxista salatzeko. Minutuko isilunea egin dute Logroñoko El Espolonen  eguerdian, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak deituta, eta arratsaldean elkarretaratzea, 19:00etan, indarkeria matxistaren aurkako horma-irudiaren ondoan. 

Elastiko laranja edo zuriz joan dira herritar asko, "0 tolerantzia" bertan idatzirik zeramatela. 

34 urteko emakumearen hilketa atzo arratsaldean gertatu zen, 14:30 aldera, Martinez Flamarique plazako 1.ean. Gurasoak hiru seme-alabarekin bizi ziren, eta gizona hiruak (adingabeak) hiltzen saiatu zen errekan itota, baina txikienak ihes egitea lortu zuenean zapuztu egin zuen bere asmoa.

Gizonezkoa, 44 urtekoa, atxilotuta dago eta aitortu egin du hilketa egin izana.

Adingabeak, bestalde, zerbitzu sozialen esku daude, eta ikerketa sekretupean dago.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Matxismoa Logroño azken ordukoa