Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, asteburuan emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta

19 urteko bi emakumek asteburuan salatutako bi sexu-eraso ikertzen ari dira; horietako bat larunbat goizaldean jazo zen, eta bestea, igandean. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Bilbon, asteburu honetan emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari baieztatu dionez.

Ildo horretatik, Ertzaintza asteburuan bi emakumeri egindako bi sexu-eraso ikertzen ari da; horietako bat larunbat goizaldean jazo zen, eta bestea, igandean.

Euskadi Irratiak zabaldu duenez, 19 urteko emakume batek ukituak salatu zituen. Erasoa larunbat goizaldean jazo zen, lantokitik irten ostean Europa Parkeko tunel batetik zihoala. Erasotzailea bilatzen ari dira.

Bigarren eraso matxista igandean jazo zen, hiriko erdiguneko diskoteka bateko komunean. Ertzaintzak eraso horren susmagarria atxilotu du, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa