Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Infekzio tropikal kasua Donostian, negoziazio politikoak eta Gasteizko hilketa matxista

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Infekzio tropikal kasua Donostian: Gaur jasoko dituzte ostegunean sukar hemorragikoa izan dezakeelakoan Donostia Ospitalera eraman duten emakumeari egindako proben emaitzak. Donostialdeko ESIko mediku zuzendariorde Xabier Zubeldiak ostegunean esan zuenez, "ia ezinezkoa" da ebola izatea. 

- Hauteskundeen osteko negoziazioak: Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen ostean, tokiko eta lurraldeko gobernuak osatzeko negoziazioetan murgilduta daude alderdiak. Gaurko espero da, esaterako, EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa.

- Gasteizko hilketa matxista: EAEn emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimei ematen zaien arreta koordinatzeko Erakundearteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordea bilduko da gaur, eta besteak beste, Maialen Mazon gasteiztarraren hilketa izango dute hizpide. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Araba Tratu txarrak Espainian Alderdi politikoak berriak Gaixotasunak bideoak Ebola berriak Gizartea albisteak EH Bildu Bizkaia PSE-EE Gipuzkoa Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak PP Araba Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Osasun albisteak gaur Donostia Unibertsitate Ospitalea Eae-ko udal eta foru hauteskundeak