Gizartea -

GARRAIO PUBLIKOA

Euskotrenek urtea amaitu arte aplikatuko du % 50eko deskontua tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan

Barik, Bat eta Mugi txartelak dituzten Euskotreneko erabiltzaileei aplikatuko zaie. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bigarren seihilekora luzatu nahi ditu EAEko garraio publikoaren operadoreentzako % 10eko laguntzak.

Gasteizko tranbia. Artxiboko argazkia: Irekia
Gasteizko tranbia. Artxiboko argazkia: Irekia
Gasteizko tranbia. Artxiboko argazkia: Irekia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek 2023ko abenduaren 31ra arte jarraituko du tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan % 50eko deskontua aplikatzen.

Barik, Bat eta Mugi txartelak dituzten erabiltzaileei hobaria zuzenean aplikatuko zaie, eta % 50eko deskontua izango dute —nahiz eta txartelik gabe eskuratu— Larreinetako (Trapagaran) funikularraren hileko bonua eta Kukullagako igogailuaren 10 Bonua dutenek. Aitzitik, ez dute hobaririk izango papereko joaneko edo joan-etorriko txartelek, ezta EAEtik kanpoko garraio erakundeekin adostutako abonuek (Passbask, Euskopass, Txik-txak, Tranbus, Bortziri…) ere.

Tarifen aldi baterako hobaria 2022ko irailaren 1etik dago indarrean Euskotrenek eskaintzen dituen zerbitzu hauetan: bost tren linea (E1, E2, E3, E4, E5), Bilboko metroko 3. linea, Bilboko eta Gasteizko tranbiak eta Larreinetako funikularra.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak bigarren seihilekora zabaldu nahi ditu EAEko garraio publikoaren operadoreentzat indarrean dauden % 10eko laguntzak, eta laguntza urte amaierara arte luzatzeko hizketan ari da Ogasun Sailarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE Metro Bilbao Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Trenak Gipuzkoan Gasteizko tranbia Bilboko tranbia albisteak gaur Garraio publikoa gaur Dirulaguntzak Euskadin