Gizartea -

Trafikoa

Gidari mozkor batek hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu ditu Cadreitan

Zaurituetako bat oso larri omen dago. Istripua gaur goizean gertatu da, 9:20 aldera, NA-134 errepideko 25. kilometroan.

Cadreitan hiru txirrindulari harrapatu dituen autoa. Argazkia: Foruzaingoa
Cadreitan hiru txirrindulari harrapatu dituen autoa. Argazkia: Foruzaingoa
Cadreitan hiru txirrindulari harrapatu dituen autoa. Argazkia: Foruzaingoa

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidari mozkor batek hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu ditu Cadreitan (Nafarroa), Foruzaingoak jakitera eman duenez.

NA-134 errepidean zihoan bost txirrindulariko taldetik hiru izan dira autoak harrapatu dituenak. Horietako bat oso larri eraman dute helikopteroz, eta beste biak ere larri daude Tuterako Ospitalean.

Autoaren gidaria atxilotu egin dute alkoholemia kontrolean neurriz kanpoko maila emateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Txirrindularitza Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Bizikletak Trafiko istripuen biktimak